euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Historian atzera: «gripe espainola» Euskal Herrian, Baionako Eskualduna kazetako artikuluetako kroniketan islatua

2020/04/04

PUBLIZITATEA

Baiona, Lapurdi. Nazioarteak eta Euskal Herriak egun bizi duen egoeraren aurrekaritzat jo daiteke 1918-1919 urteetan mundua astindu zuen «gripe espainola» deituriko izurritea. Estatu Batuetako immigranteen istorioetan askotan aipatzen den kalamitatea izan zen, hilkortasun tasa altukoa, Europa izan ez zelarik hala ere gehien astinduriko kontinentea. Baionan egoitza duen Bilketa euskal funtsen atariak izurriteak Eskualduna kazetan izan zuen oihartzuna aztertu du argitaratu berria duen artikulu batean. Honela hasten da artikulua:

Gaur egun bizi dugun koronabirusaren pandemiak 1918-1919 urteetan makur handiak eginez munduan gaindi ibili zen « gripe espainola » oroitarazten digu. Kansas eskualdetik abiaturik, eritasuna hedatu zen, India eta Txina bortizki astinduz, eta neurri arinago batean Europa eta Estatu-Batuak, nahiz hauek ere handizki hunkituak izan ziren. Eritasuna «gripe espainola» izendatua izan zen, zeren eta Espainia, lehen mundu gerlatik kanpo egona, lehena izan zen izurriteari buruzko informazio publikoak kaleratzen.

Euskal Herria, jende nahaste eremua, ez zen gutien hunkitutako eskualdea izan: «1918ko irailean, Bidasoa mugaren bi aldeetan, lehenik Irunen eta gero Hendaia eta Hondarribian, bat-batean gripe izurrite bat agertzen da, arnasketa zailtasunak dakartzana, birulentzia handikoa. Hegoaldera hedatzen da, Bidasoaren bokalean zen hastapeneko erdigunetik, Gasteiz, Bilbo eta Iruñeara iritsiz ondoko urrian. Izurritea iparralderuntz ere zabaltzen da, Biarritze eta beste herri batzuetara arribatuz urrian. Azaroan, Iparralde barnera heltzen da, baita Pirinioetara ere, hilkortasun selektibo bat eraginez».



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia