euskal diaspora eta kultura
2011/06/02
PUBLIZITATEA
Cordoba, Argentina. "Euskal Herriaren Historia. Mito eta errealitateak euskal historia nazionala eraikitzean" du izena datorren larunbatean Cordoba hirian hasiko den ikastaroak. Gerora elkarteak gonbidaturik, Asier Artola lizentziatuak euskaldunen iragana jorratuko du du eta ezagunak eta hain ezagunak ez diren gaiak garatuko ditu bere mintegian. "Euskal Herriko historian, herrialde guztietan bezala, mito, elezahar, asmakizun eta errealitatea nahasten dira. Hori kontuan harturik, Euskal Herriaren 'egiazko' historia ezagutzen saiatuko gara", azaldu digute antolatzaileek.
Ikastaroaren lehenengo zatian, hiru klase emango ditu Artolak, egitarau honi jarraituz:
-Ekainaren 4an: "Tribua, etnia, nazioa: nortasunaren bilakaera Euskal Herrian". Lekua: Los Andes etorbidea, 951.
-Ekainaren 11an: "Kronikaria, burokrata, jesuita eta iraultzaileak. Nork idatzi du Euskal Herriaren historia". Lekua: Uspalla 115
-Ekainaren 18an: "Euskal gizakiaren bila historiaurrean". Lekua: Uspalla 115.
Eskola guztiak arratsaldeko seietan emango dira. Antolatzaileek, ikastaroan parte hartzeko interesa izan dezaketenei lehen bait lehen baieztatzeko eskatzen diete. Ekimena irekia da, komunitate osoari zuzendua eta dohainik "Gerorak antolatzen dituen gainerakoak bezala", adierazi dute euskal elkartetik.
‘Sutondo’, sutondoan
Bestalde, 2011ko ibilbide gastronomikoari ere ekin diote Gerorakoek. Joan den maiatzaren 29an, urteko lehenengo bazkaria prestatu zuten Sutondoan-go sukaldari cordobatarrek. Elkarteko lagunek arraina pil-pil erara dastatu ahal izan zuten. Horretaz gain, porru, intxaur, madari eta sagar pastela dastatzeko, eta Tolosako teilez gozatzeko aukera ere izan zuten igande eguerdian elkartu zirenek.
"Hau izan da talde gastronomikoaren aurtengo lehenengo topaketa. Baina azpimarratu nahi dugu janaria bera proposamenaren zati bat baino ez dela. Janariaren inguruan sortzen dena oso garrantzitsua da, lagun arteko bilera da, aisiaz disfrutatzeko aukera eta molde berezi bat”, azaldu dute antolatzaileek. Urtean zehar eta abendura arte, hilean behin gauzatuko dira Sutondoan taldearen 'sutondo giroko' elkarretaratzeak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus