euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hirurogei partaide inguruk hasiko dute gaur Uruguaiko Minas-en FIVUren 2012ko Udalekua

2012/11/02

FIVUko Udalekuko parteaideak suaren inguruko ekimen batean, artxiboko irudian (argazkia Udaleku-EuskalKUltura.comu
FIVUko Udalekuko parteaideak suaren inguruko ekimen batean, artxiboko irudian (argazkia Udaleku-EuskalKUltura.comu

PUBLIZITATEA

Data kontuetan atzerapen batzuk suertatu eta gero --ekitaldiak normalean hemengo udan izan ohi dira, otsail aldean askotan-- gaur hasiko ditu Minas-en, Lavalleja departamentuan, FIVU euskal uruguaitar erakundeen federazioak bere urteroko Udalekuaren 2012ko saioak. Hirurogei bat partaide espero dira, haurrak eta begiraleak barne, datorren igandera arte, azaroaren 2rik 4ra bitartean, egingo diren jardunaldietan. Hamaikagarren aldia du hau Uruguaiko Udalekuak.

Montevideo, Uruguai. Uruguain udaberri sasoin betea denean eta "herrialdeko eremu berde eta menditsu batean, askok Euskal Herriaren alde atlantikoaren antza handia harrapatzen dion paraje batean", antolatzaileek EuskalKultura.com-i adierazi diotenez, abiatuko da gaur Lavalleja departamentuko Minas herri inguruetan Udaleku 2012, euskal-uruguaitarrek hamaikagarrenez eratzen duten ekimen bat, sei eta hamalau urte arteko haur eta nerabeak bildurik.

Orotara hirurogei bat partaide biltzea espero da, gaztetxoak, begiraleak eta heldu laguntzaileak barne. Udaleku Uruguaiko euskal etxeetako kide gazteenei euskal kultur bideetan abiatzeko aukera emateko, adin bereko eta euskal etxe diferentetakoek elkar ezagut dezaten, "eta baita ere, jakina, hori guztia giro onean denbora goxoak pasatzen ari direla" egin dezaten eratutako ekimena da, euskal-uruguaitarrak horretan aitzindari izan zirelarik Ameriketako hego partean.

Aurtengoan FIVUko kide diren euskal etxe hauetatik datoz udalekukideak: Montevideoko Euskaro eta Haiuze Hegoa euskal etxeak; Uruguaiko Rosarioko Gure Etxea; San Jose-ko Euskaldunak izeneko euskal etxetik, San Jose-n; eta Carmelo herriko Ibai Ondoko Etxea euskal etxetik. Sei eta hamalau urteko eskola-umeena bada parte hartzeko aukera, hortik gorakoek beguirale laguntzaile gisa parte hartzeko aukera daukate.

Udalekuko saioak natura nagusi den inguru batean egingo dira, Fuente Salus izeneko ur iturrian eta egitarauak, besteak beste, irteera proposatzen du aldameneko El Verdún mendira, baita ere jokoak, hitzaldiak, erromeriak, ibilbideak, suaren inguruko elkarretaratzeak, euskal mitologia saioak mozorrotuta, eta abar, "beti ere ongi pasatzea eta zeozer ikastea eta balioak ematea helburu, gymcana ereduko ekintza ez-lehiakorrak tarteko". "Udaleku 2012ko elastikoak ere banatuko dizkiegu", laburbildu digute antolatzaileek FIVUtik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia