euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hirugeita hamar lagun Argentinako Chacon partaide irlandar gatazkaren balizko ekarpenez euskal kasuan

2011/08/17

Saltako Unibertsitate Katolikoan irlandan gatazkaz eta euskal arazoarekiko izan dezakeen eraginaz edo zerikusiaz aritu ziren joan den ostiralean Resistencian
Saltako Unibertsitate Katolikoan irlandan gatazkaz eta euskal arazoarekiko izan dezakeen eraginaz edo zerikusiaz aritu ziren joan den ostiralean Resistencian

PUBLIZITATEA

Maria Eugenia Cruset irakasle eta 'Gatazka eta Bake Prozesuak: Ipar Irlandako kasua, segitzeko adibide?' izenburupean ekimena joan den ostegunean egin zen Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxea, FEVA federazioa eta Saltako Unibertsitate Katolikoa --Resistenciako egoitza-- lankide. Ekitaldia Saltako Unibertsitate Katolikoko Resistenciako egoitzan gauzatu zen eta Kultura eta Probintzia Intereseko aldarrikatu zuen Chaco Probintziako Diputatuen Ganberak. Ziurtagiriak eman zitzaizkien bertaratutakoei.

Resistencia, Argentina. Joan den ostegunean, abuztuaren 11ean, 'Gatazka eta Bake Prozesuak: Ipar Irlandako kasua, segitzeko adibide?' izenpean mintegia eman zuen Maria Eugenia Cruset irakasleak Resistencia, Saltako Unibertsitate Katolikoak bertan daukan egoitzan, Unibertsitatea bera, Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxea eta FEVA Euskal-Argentinar erakundeen federazioa partaide.

Hasieran euskal etxeko bazkide eta lagunei zuzendua bazegoen ere, berehala probintziako erkidego akademikoari zabaldu zitzaion eta bertaratutakoen artean profesionalak eta ikasleak ikusi ahal izan ziren, gehienbat legelaritza, nazioarteko harremanak, humanitateak, ikertzaileak eta irakasleak oro har, baita publiko zabal interesatua ere.

Hirurogeita hamar batek parte hartu zuela saioan adierazi dute antolatzaileek, izan ere hizlariari arretaz entzun eta ondoren galderak egin eta iritziak trukatu zituzten pertsonak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia