euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

3. urtez jarraian 'Maral' taldea Marcos Paz-eko Immigrante Jaiaren azken kontzertuko protagonista

2010/12/13

Maral Taldeko kideak Marcos Paz-eko euskal etxeko kideekin
Maral Taldeko kideak Marcos Paz-eko euskal etxeko kideekin

PUBLIZITATEA

Azaroaren 5etik 7ra gauzatu zen Buenos Aires probintziako Marcos Paz hirian Immigranteen omenezko 11. jaia. Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, 2010 honetan ere euskal kolektibitateak muntatutako standa bisitatutakoenetakoa izan da hiru egunez luzatu zen festan. Izan ere, euskaldunek prestatu zituzten plater tipikoek eta batez ere eurek egindako txistorrak arrakasta handia izan zuten bisitarien artean. Euskal musika ere entzun ahal izan zen Marcos Paz-en. Hirugarren urtez jarraian Arrecifesko Maral musika taldea gailendu zen jaiko tauletan.

Marcos Paz, Argentina. Mota askotako proposamenak eskaini zikieten Buenos Aires probintziako Marcos Paz herriko Gizataldeen ordezkariek jaira hurbildu ziren lagunei: erakusketak, kontzertuak, dantzaldiak, janari tipikoak eta artisau-azokak. Euskaldunak ez ziren hor batere atzean geratu.

11. Marcos Paz-eko Immigrantearen Jaia 2010 01

[Maral Talde arrecifestarrak Marcos Paz-eko 11. Immigrantearen jaia itxi zuen]

Jaialdia bertako Etorkinen Monumentu eta tren geltoki inguruko onibarretan egin zen. Hor berton Euskal Herriko kanta ezagunenak entzun ziren Maral Taldearen ahotsetan. Marcos Paz-eko euskal etxeko kideek gonbidaturik, musika talde arrecifestarrak Lau teilatu, Eperrak, Ilargia eta Ikusi mendizaleak interpretatu zituen. Bitartean, pantaila batean “Euskal Herria lau haizetara” saileko dokumental bat ari zen proiektatzen.

11. Marcos Paz-eko Immigrantearen Jaia 2010 02

[Mariana Dominek eta Christian Rodriguez-ek txalaparta jo zuten]

Horretaz gain, nobedade bat gehitu zion Mariana Domine Irigoyen (ahotsa), Christian Rodriguez (perkusioa), Billy Vogt (gitarra eta koruak), Seba Rocchi (baxua), Charly Oviedo (teklatua eta koruak), Alexis Valeria Cozza (gitarra) eta Eugenia Cozza (koruak) partaide dituen taldeak euren aurkezpenari: Mariana Dominek eta Christian Rodriguez-ek txalaparta jo zuten.

[Beste abesti batzuen artean, Maral-ek Lau Teilatu interpretatu zuen]

Arrecifesko taldeak jaialdia ixteko ardura izan zuen eta poz pozik geratu ziren publikoaren erantzuna eta euskal etxeko kideen harrerarekin. “Marcos Paz-eko euskaldunak lan handia egiten ari dira; izan ere laster lege nortasuna aterako dute.  Primeran hartu gintuzten, oso talde aktiboa dira, oso jatorrak, atseginak baino atseginagoak” adierazi diote Maral Taldeko kideek EuskalKultura.com-i.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia