Macachín, La Pampa, Argentina . Larunbateraino iritsi gara Macachingo Euskal Aste Nazionalaren kronika grafiko honetan. Larunbat goiza bilera tenorea izan zen: EEetako liburuzainen bilera, Macachingo Biblioteka Popularrean egin zen, abesbatzen bilera, Euzko Alkartasunaren Kultura Gelan eta Kooperatiba Aretoan, FEVAko bilera. Ondotik, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak 'Euskadi, egungo begirada bat eta proiekzioa mundura' hitzaldia eman zuen Euskal Etxeko Kultura Gelan
Arratsaldean, euskarak berriro bildu zituen euskaltzaleak euskaraz jolasteko, eta Iparraldetik etorritakoek ‘Olentzero eta Joaldunak, neguko ohiturak’ izeneko hitzaldia eskaini zuten Kultura Gelan. Abeslariek ere bigarren topaketa bat izan zuten ‘Nuestra Señora del Rosario’ elizan. Ilunabarrean, jaia piztu zen Enrique F. Parodi kalean, eta danborrada, kalejira eta joaldunen kabalkadari jarraituz iritsi zen jendea Club Atlético Macachíngo ‘B. Michelena’ kiroldegira Dantzaldiaz gozatzera. Afaria eta gero, bigarren erromeria, eta mundu guztia dantzan eta jauzika jarri zuten Maralen musika taldeko lagunek.
Cañuelas Euskal Etxeko abesbatza eta Txoria txori, Leandro Vallejo zuzendari
Danborrada Macachin 2022 Euskal Aste Nazionalean: San Sebastian Martxa
Danborrada Macachinen beste ikuspuntu batetik 2022 Euskal Aste Nazionalean
Musika eta dantza jolas, Dantzaldia baino lehen, Club Atlético Macachíngo ‘B. Michelena’ kiroldegi aurrean
Dantza Gaualdia hasi da: Macachín, Barakaldo eta Villa Maríako dantzarien Katxarranka. Ikusgarria!
Segidan, argazki galeria: bihar laugarren irudi-kronika.