euskal diaspora eta kultura
2009/11/05
PUBLIZITATEA
Donostia, Gipuzkoa. Hondarribiako 'Gran Sol' tabernako Bixente de Muñoz, Ondarroako 'Cantábrico' tabernako Pantxo Bedialauneta, eta Donostiako 'Aloña Berri' tabernako Jose Ramon Elizondo sukaldariak, gaurtik eta igandea bitartean (azaroaren 5 eta 8an) Danimarkako ‘Musikhuset’ musean arituko dira, artea, musika eta gastronomiak bat egiten duten 'Taste The Art' ekitaldiko partaide.
Hondarribiako Ostalaritza Erakundeak koordinatutako bidaia da, 'La Bacaladera' enpresa babesle. Ekitaldian, sukaldari euskaldunek hainbat erakustaldi egingo dituzte, autoritateei afariak prestatuz --tartean Danimarkan Elikadura Ministro Eva Kjer Hanseni-- eta esperientzia interraktiboa burutzen saiatuz, euskal pintxo tradizionalekin eta bertako biztanleekin.
Sukaldari euskaldunak, Taste The Art inaugurazio afariko protagonistak izateaz gain, larunbatean ekitaldia itxiko duen afarian ere pintxoak prestatuko dituzte. Afari horretako menua, Per Mandrup-ek zuzentzen duen Danimarkako Sukaldaritza Talde Nazionalak osatuko du. Bi hitzorduotan, Danimarkako hainbat autoritate eta nazioarteko eta nazio barruko enpresen basbesleak egongo dira. Mahai-buruak, Danimarkan Elikadurako Ministro den Eva Kjer Hansen eta Bent Hansen, eskualdeko presidentea, izango dira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus