euskal diaspora eta kultura
2009/09/30
PUBLIZITATEA
Shanghai, Txina. Astelehenean inauguratu berria den Restaurant Martin-en eskaintzen diren menuak Berasategik Lasarten (Gipuzkoa) duen jatetxean asmatutakoak dira, nahiz eta bistan denez Shanghain aurki daitezkeen barazki, haragi eta arrainek ere izango duten zeresanik. Jatetxera hurbiltzen denak, esan ahal izango du Berasategiren etxean dagoela, baina izango du baita ere Txinan eta Asian dagoela esaten dioten adierazgarriak, eta topatu ahal izango ditu, esaterako, Japoniako ostrak, idia, australiar arkumea edo txinatar txerrikumea bezalako platerak. Sukaldariaren beraren hitzetan, "bertako gustuetara hurbiltzea gauza ona da", baina "gure sukaldearen oinarria galdu gabe."
Jatetxe berria estilo kolonialeko 1921eko frantziar etxe dotore batean dago kokatua, Xujiahui parke ezagunaren bihotzean laku batek inguratuta; eraikina, izan ere, bere edertasuna eta singulartasunarengatik da ezagutua. Egin dioten birmoldaketaren ondoren, barrualdea argitsuagoa geratu da eta lau solairu, taberna, terraza eta jangela baditu, bezeroak egunero atenditzeko. "Bai, pintxoak ere zerbitzatzen ditugu, barrako menuan hain zuzen", argitzen dute jatetxetik.
Hamabost sukaldarik eta hirurogei bat langilek oro har, gehienak txinatarrak, ari dira bertan lanean, Lasarteko jatetxeko bi chef-ekin batera, Maxime Fanton eta Yago Márquez. Berasategi urtean bitan hurbilduko da fisikoki, nahiz eta astero bilduko den Shanghaiko bere ekipoarekin bideo-konferentzia bidez.
Restaurant Martin
811 Hengshan Rd Shanghai 200031
(Xujiahui Park-en, Zhaojiabang Lu-tik hurbil)
telefonoak +86 21 6431 6639, +86 21 6431 9811
Webgunea: www.restaurantmartin.com.cn
Lotura interesgarriak
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus