Bergara, Gipuzkoa. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, UNED-Bergararekin batera, Eusko Jaurlaritza laguntzaile, euskal kulturaren zenbait arlori buruzko ikastaro eskaintza interesgarria zabaldu du, azarotik aurrera hastekotan, doakoak eta erabat online, gaiak Memoria historikoa, Euskal itsas ondarea eta Chillida eta arte plastikoa direla. Hona ikastaro horietako hiru lehenengoen xehetasunak, adieraziz nola egin izena eman eta parte hartzeko:
1. Gerra Zibila eta diktadura, memoria historikoa Euskal Herrian
2. Euskal Herriko Itsas historia
3. Eduardo Chillidaren lana eta pentsamoldea
1. "Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren historia eta memoria historikoa Hego Euskal Herrian", Javier Buces Cabelloren eskutik (Historian doktorea eta ikertzailea, Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Saileko Memoria Historikoaren Arloko arduraduna).
Ikastaroa azaroaren 7an hasiko da.
Egitaraua, datak eta ordutegiak ikusteko, egin klik hemen.
Izena emateko, egin klik hemen.
2. "Euskal Herriko itsas historia". Hizlariak: Xabier Alberdi Lonbide, Historian doktorea, Euskal Itsas Museoko zuzendaria; Xabier Agote Aizpuru, Albaola Museoko zuzendaria; eta Mikel Leoz, Albaola Elkartearen ontzi eraikuntza egitasmoen zuzendari teknikoa eta itsas ondarearen hedapen egitasmoen arduraduna.
Ikastaroa azaroaren 8an hasiko da.
Egitaraua, datak eta ordutegiak ikusteko, egin klik hemen.
Izena emateko, egin klik hemen.
3. ”Eduardo Chillida. Materia eta espazioa. Bere lana eta pentsamendua”: Nausica Sanchez-en eskutik (Historian lizentziatua, kultur ondarean aditua eta Hezkuntza eta ikerkuntza arduraduna Chillida Leku Museoan).
Ikastaroa azaroaren 9an hasiko da.
Egitaraua, datak eta ordutegiak ikusteko, egin klik hemen.
Izena emateko, egin klik hemen.
Ikastaro bakoitzak 15 orduko iraupena du, horietatik 12 sinkronikoak izango dira gela birtualean: 6 eskola, bi ordukoak. Parte hartzeko, interneteko konexio egonkor bat baino ez da behar. Eskolak euskaraz izango dira eta ikasleek tutoretza izango dute. Baliatzea merezi duen aukera paregabea!