euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiru euskal sortzaile Wroclaw hirirako bidean udaran, Etxepare eta Donostia 2016ren egonaldi artistikoei esker

2015/05/27

Xabi Paya (DSS2016), Ainara LeGardon, Jaime de los Ríos, Eneko Gil eta Aizpea Goenaga (Etxepare), aurkezpenean (argazkia Etxepare)
Xabi Paya (DSS2016), Ainara LeGardon, Jaime de los Ríos, Eneko Gil eta Aizpea Goenaga (Etxepare), aurkezpenean (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

Ainara LeGardon musikaria, Jaime de los Ríos media-artista eta Eneko Gil dantzaria Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bana burutuko dute uda partean, DSS2016EUk eta Etxepare Euskal Institutuak bigarren urtez sustatutako deialdiari esker. Donostia eta Wroclaw hirietako soinuak, Twitter, artea eta dantza izango dira euren sorkuntzen ardatzak.

Donostia-San Sebastián. Mugikortasuna, kulturen arteko elkarrizketa eta nazioarteko elkarlana bultzatzeko xedearekin sortutako deialdi honetara sorkuntza arlo anitzetako egitasmoak aurkeztu ahal ziren -arte eszenikoak, musika, literatura, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak-, betiere Wroclaw/Donostia 2016eko Europar hiriburutzetako ildoekin loturiko proiektuak izanik. 

Aurten hautatuak izen diren hiru artistek euren egitasmoak azaldu zituzten atzo Donostian. Ainara LeGardon musikariak Donostia eta Wroclaw hirietako soinuak jasoko ditu gidoi entzungarri  bat sortzeko; ondoren haren interpretazioa eskainiko du, eta esperientzia testu batean jasoko du. Jaime de los Ríosek zubi digital, kolektibo eta irekia sortuko du bi hirien artean, Twitter plataforma oinarri hartuta. Eta Eneko Gil dantzariak Schulz poloniar idazle, margolari eta artista grafikoaren bizitza eta obra gorpuztuko ditu euskal dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen dituen dantza-solo batean.

Xabier Paya Donostia 261ko Kultur zuzendariak eta Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak horrelako joan-etorriko bidaien garrantzia azpimarratu dute, euskal egileei ate berriak zabaltzen dizkietelako.

Bestalde, aurtengo erresidentzia programan hautatutako hiru artista hauek eta iazkoan egitasmoak gauzatu zituztenek --Matxalen de Pedro, Maialen Sarasua eta Goiatz Labandibar-- BASK jaialdian parte hartuko dute uztailean, nork bere proiektua aurkeztuz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia