euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiru Errekako Dantza Taldeak Adolfo Gonzales Chaveseko bigarren Kolektibitateen Azokan parte hartu zuen

2007/11/14

Hiru Errekako dantzariak Adolfo Gonzales Chaveseko kaleetan zehar
Hiru Errekako dantzariak Adolfo Gonzales Chaveseko kaleetan zehar

PUBLIZITATEA

Buenos Aires hiriburutik hegomendebalderuntz 470 kmtara dagoen Adolfo Gonzales Chaves hiriak 15.000 biztanle inguru ditu. 2006ean hasi zen Kolektibitateen Azoka eratzen, historian herrira bildutako jatorri ezberdineko biztanleen kultur aberastasuna azpimarratzeko. Herriak ez dauka oraindik euskal etxerik, baina euskal kolektibitatea hasieratik izan da ekitaldiko partaide: 2006an Necocheako Euskal Etxeko dantzariak aritu ziren dantzan; oraingoan Tres Arroyoseko dantzariek jaso dute lekukoa. Eurekin batera Siriar Zentruak, Italiar Elkarteak eta Mar del Platako Espainiar Zentruak ere hartu zuten parte.
Izen bereko partiduko buru da Adolfo Gonzales Chaves hiria eta Buenos Aires hiriburutik hegoekialdean dauden Laprida, Coronel Pringles, Tres Arroyos, San Cayetano, Necochea eta Benito Juarez hiriekin egiten du muga. Kolektibitateen Azokaren bigarren edizioa ospatu zuten bertan azaroaren 4ean eta partaideen artean Hiru Errekako Euskal Etxeko dantza taldeko kideak aritu ziren euskal kolektibitatea ordezkatzen.

Bestari hasiera emateko kalejira egin zuten, Kultur Etxean hasi eta Independencia Kirol Elkartean amaitu arte. Alemania, Brasil, Kroazia, Danimarka, Espainia, Euskal Herria, Frantzia, Japonia, Luxenburgo, Paraguai, Siria eta Italiako kolektibitateek parte hartu zuten azokan. Bakoitzak bere standa antolatu zuen. Herrialde bakoitzeko janari tipikoak eta informazioa eskaini zuten bertan.

Euskal dantzarien arrakasta

Standaz gain, dantza erakustaldia eta ikuskizuna ere egin zituzten euskaldunek. Tres Arroyos hiritik Hiru Erreka Euskal Etxeko dantzariak heldu ziren, euren abilezia erakusteko prest. Eurekin batera Siriar Zentruko, Italiar Elkarteko eta Mar del Platako Espainiar Zentruko dantza taldeek ere erakustaldi bikaina eskaini zuten, ikusleen gozamenerako.

[Goiko irudian euskal kolektibitatearen standa]

[Goiko irudian ikusleak dantza erakustaldiaz gozatzen]

Euskal etxe berria sortu nahi A. G. Chavesen

Hiru Erreka Euskal Etxeko kideek Euskalkultura.com-i aipatu diotenez A. G. Chaveseko euskaldunek euskal etxe bat antolatzeko asmotan dabiltza. Lan gogorra bezain atsegina izango dela azpimarratuz, Hiru Errekako lagunek lehen pauso hauek emateko babes osoa eskaini zieten Chaveseko euskaldunei eta euren esperientziari buruz solastu ziren, aholkuak eta baliogarriak izan daitezkeen ideiak emateko.


Lotura interesgarriak

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago
www.chavesdigital.com.ar

Hiru Errekak Haizearen jaia ospatu zuen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko irailaren 1ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia