euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiru Erreka Euskal Etxeko dantzariek arropa berriak estreinatu zituzten Tres Arroyoseko Gizataldeen Azokan

2007/08/25

Hiru Errekak Tres Arroyoseko Gizataldeen Azokan ipinitako standak honelako itxura eskaintzen zuen
Hiru Errekak Tres Arroyoseko Gizataldeen Azokan ipinitako standak honelako itxura eskaintzen zuen

PUBLIZITATEA

Partaidetza berezia Hiru Erreka Euskal Etxe argentinarreko dantzariena, Buenos Aireseko probintzian, jantziak estreinatu baitzituzten hiriburu federaletik bostehun bat kilometro hegoaldera dagoen herri honetan urtero antolatzen den Gizataldeen Azokaren baitan. Honako edizioan ere, eta gainerako standetan ohi bezala, gastronomiak leku propioa hartu zuen euskaldunenean ere, sukalde aktibo batekin batera Euskal Herria eta euskaldunei buruzko informazio ematen ahalegin polita egin zutelarik Hiru Errekakoek, zenbait mapa, argazki, marrazki, liburu eta objektuen bidez. Euskal Etxeko dantzariak --guztiak neskak-- ikuskizun orokorreko partaide izan ziren, Udal Balletarekin, eta Danimarka, Siria, Espainia, Frantzia, Italia eta Libanoko elkarte eta ordezkariekin batera.
Urtero legez ekimena Tres Arroyoseko Gizatalde Atzerritarren Batzordeak antolatu zuen eta joan den abuztuaren 12an, igandea, gauzatu zen 'El Fanal' izeneko bertako esparruan. Egun osoan zehar, milaka bisitariek aukera izan zuten herrialde eta kultura bakoitzari zegokion janari tipikoak dastatzeko, kulturei buruzko jakingarriak eskuratzeko eta dantza tradizional saioez gozatzeko.

[Hiru Errekako dantzari taldea emanaldian jo ta ke. Tres Arroyoseko dantzariak alimaleko lan ederra egiten dute euren dantzekin eta Euskal Etxearen eta euskaldunen erakuslehio eta ordezkari izan ohi dira hamaika ekitalditan]

Hiru Erreka Euskal Etxeko dantzariak gainerako gizataldeetako dantza taldeekin batera aritu ziren Azokaren baitan, eguna kolorez janzten. Gastronomiak, ohi bezala, stand bakoitzeko usain eta molde elkarrekiko arras diferenteekin, bisitari-ekarle gisa funtzionatzen zuen eta eguerdi aldean jendea han-hemenka zebilen janari mota aukeratzeko lanetan. Euskal Etxeari dagokionez, euskaldunen standak eskaini zituen kutixien artean txistorra, odolkiak eta, orohar, pintxo aukera polita aipa daiteke. Standeko beste zati batean, Euskal Etxeko kideak euskal kulturari buruzko eta Euskal Herriari buruzko galderei erantzuten zieten. [Goi ezkerreko irudian, euskal standaren zati informatiboaren ikuspegia Tres Arroyoseko Azokan]

Arratsaldez, egitarauak talde partaideen dantza exhibizio bat baitaratu zuen, Udal Balletarekin batera elkarte danimarkar, italiar, libanoar, frantses, siriar, espainiar eta euskaldunak partzuer. Hiru Errekako dantza talde gazte eta animatuak --'gero eta hobeto egiten dute' zioen, harro, Hiru Errekako lehendakari Jose Luis Artuchek-- ohiko lan ona egin zuen, bereziki kontent, gainera, jantzi berriak estreinatu baitzituen.


Lotura interesgarriak

Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxea
www.hiruerreka.com.ar

Hiru Errekakoek euskara eskolak ematen dituzte Claromecon
2007ko abuztuaren 17an argitara emana

Zenbakaitz euskal irratsaioak emisio eguna aldatu du
2007ko maiatzaren 26an argitara emana

Hiru Errekak 'Euskal Txokoa' delakoa abiarazi du
2007ko maiatzaren 16an argitara emana

Hiru Erreka Jose Luis Artuch hautatu du berriro ere lehendakari
2007ko maiatzaren 16an argitara emana

Hiru Errekak 'Patrimonio Tresarroyense' sariak eman ditu
2007ko maiatzaren 10ean argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia