euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiru Erreka Euskal Etxeak Patrimonio Tresarroyense saria eman die bost hiritarrei herriari egin dioten ekarpenagatik

2008/05/01

Bost saridunak: Alberto Hugo Mac Lean, Freddy Guillermo Wolfram, Mario Alberto Arias, Ernesto Juan Di Francesco eta Arminda López (argazkia La Voz del Pueblo)
Bost saridunak: Alberto Hugo Mac Lean, Freddy Guillermo Wolfram, Mario Alberto Arias, Ernesto Juan Di Francesco eta Arminda López (argazkia La Voz del Pueblo)

PUBLIZITATEA

Hiru Erreka Euskal Etxea Tres Arroyoseko komunitatearekin lankidetza estuan aritu ohi da, ekintza kulturalak eta sozialak gauzatuz. Lankidetza horren azken emaitza Patrimonio Tresarroyense izeneko sarien edizio berri bat da. Joan den apirilaren 27an jaso zituzten sari hauek Tres Arroseko Alberto Hugo Mac Lean, Freddy Guillermo Wolfram, Mario Alberto Arias, Ernesto Juan Di Francesco eta Arminda López herritarrek. Euskal Etxeak azaldu zuenez euren ibilbide eta ekarpen pertsonalarekin hiriko izpiritu eta ondarea osatzen lagundu dute bizitza osoan zehar.
Hiru Erreka Euskal Etxeak Patrimonio Tresarroyense (Ondare tresarroyostarra) sariak banatu zituen joan den igandean, apirilaren 27an. Ekitaldia oso esanguratsua da hiriko biztanleentzat eta jende asko gerturatu zen euskal elkartearen egoitzara bost herrikideen omenaldia ikusi asmoz. Sari hauekin euskal etxeak herritar hauek Tres Arroyosen aurrerabidean eta hiriaren nortasunaren eraikuntzan egindako ekarpena eskertzen du.

Ekitaldiaren giroa bikaina izan zen, euskal etxeko lehendakari Jose Luis Artuchek EuskalKultura.com-i azaldu dionez. 'Euskal Etxea jendez lepo zegoen', azaltzen du, 'eta bazkide berriak egiteko aukera ere izan genuen. Horietako bat Pellitero jauna izan zen, iazko sarituetako bat'. Ekitaldian sarrera doakoa izan zen, noski, eta herrikide asko bildu ziren bertara. Arratsaldean zehar gainera Virgen de la Carreta Eskolako Liburutegirako dirua bildu zen (euskal etxea liburutegiaren babeslea da).

Bost herritarrei omenaldia

[Goiko irudian, ezkerretik eskubira, sarituak: zutik, Mario Alberto Arias, Alberto Hugo Mac Lean eta Fredy Guillermo Wolfram; jesarrita, Ernesto Di Francesco eta Arminda Lopez de Di Salvo (argazkia Hiru ErrekaEE)]

Aurtengo saridunak hauek izan dira:

-Ernesto Juan Di Francesco: Los Rosales landare-mintegiaren jabea. Beti oparitu izan ditu landareak herriko eskolen ekitaldietarako. Kirolaria, txirrindularia, bere lagunen laguna eta elkartasun zentzu handiduna.

-Arminda Lopez De Di Salvo: Escuela N° 1 eskolako ikasle ohia, 85 urterekin pianoan tangoak jotzen eta gaztetan ikasi zituen poemak errezitatzen jarraitzen du.

-Fredy Guillermo Wolfram: elektronika teknikaria, bere ezagutzei esker teknologiak aurrerapen handiak egin zituen Tres Arroyos inguruan.

-Alberto Hugo Mac Lean: brontzean lanean aritu da 30 urtez. Eskola Nazionalaren mantenimenduaren arduraduan izan zen 50 urtez.

-Mario Alberto Arias: hegazkin motoreen mekanikoa. Berak sortutako enpresari esker Tres Arroyos erreferentzia da arlo honetan.

[Goiko irudian ikusleak Hiru Errekan egin zen sari banaketa ekitaldian (argazkia La Voz del Pueblo)]


Lotura interesgarriak

Hiru Erreka EE, Tres Arroyos
www.hiruerreka.com.ar

Hiru Errekak Euskararen Egunarekin bat egin zuen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abenduaren 18an

Haizearen Jaia Tres Arroyosen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko irailaren 1ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia