euskal diaspora eta kultura
2009/06/02
PUBLIZITATEA
Tres Arroyos, Argentina. Hiru Erreka Euskal Etxeak bere hamargarren urtemuga ospatu zuen joan den maiatzaren 17an eta elkarteko kideek urte hauetan euskal etxearen alde lana egin duten lagunak biltzeko profitatu zuten data. Egunari goizeko hamaiketan ekin zioten, Jesús Adolescente Eskolan egin zen meza elizkizunarekin. Mezan azken hamar urtetan joan diren elkarteko kideak izan zituzten gogoan.
Eguerdian bazkideak eta lagunak elkartearen egoitzan bildu ziren --Sarmiento kaleko 375/387 zenbakietan dago egoitza-- urteurreneko bazkariaz gozatzeko. Bazkaria 13:00etan hasi zen eta jendetsua izan zen oso. Menua honakoa izan zen: picada tipikoa, oilaskoa eta/edo itsaskiak, postreak eta edariak.
[Hiru Erreka Euskal Etxearen egoitzan egin zen Tres Arroyos hiri argentinarreko elkartearen 10. urteurreneko bazkaria]
[Hiru Erreka Euskal Etxearen 10. urteurreneko bazkarian parte hartu zuten bazkide gehiago]
[Hiru Errekaren urteurren bazkaria prestatu zuten lagun taldeko kide batzuk]
[Hamargarren urteurreneko bazkariko mahai bateko giroa]
EuskalKultura.com-etik ere elkartea zoriondu egin nahi dugu eta beste horrebeste urte bete ditzala opa diogu. Zorionak!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus