euskal diaspora eta kultura
2008/09/04
PUBLIZITATEA
Tres Arroyos, Argentina. Immigranteek sortutako Argentina hegoaldeko herrietan Gizataldeen Azokak jai jendetsu eta oso herrikoiak izaten dira. Kolektibitate guztietako elkarteek ahalegin eskerga egiten dute ospakizun horri begira eta jaialdiak lan polita egiten du oraingo eta iraganeko belaunaldien arteko zubilana egiten.
Buenos Aires probintziako Tres Arroyos hirian ere sona handia du jaialdiak eta pasa den abuztuaren 10ean, igandez, egin zuten bertakoek Gizataldeen Azoka, 'El Fanal' izeneko esparruan. Euskal Etxeak prestatutako standak eskaintza gastronomikoa (txistorra, odolkia eta postreak) eskuragarri edukitzeaz gain, hizkuntzarekin lotutako proposamenak ere prestatu zituen bertara jakinminez gerturatu zirenentzat. Besteak beste, aukera emanez publikoari bere abizenen jatorriari eta, kasu batzuetan, esanahiari buruzko informazioa lortzeko eta, jolasak medio, baita euskarazko hitz batzuk ezagutzeko ere.
[Hiru Errekako standean antolatu zituzten jokoetan euskara maila erakutsi zuen bisitarietako bat]
Herriko mugetatik landa
“Nahiz eta oro har aurten aurreko urteetan baino jende gutxiagok hartu zuen parte jaialdian, gure standak bisita dexente jaso zituen. Guk egin genuen balantzea oso baikorra da eta denbora pasatu ahala Tres Arroyoseko gizartean lortzen joan garen presentzia eta eragin hazkorra neurtzen lagundu digu”, azpimarratzen du Hiru Errekako lehendakari José Luis Artuch-ek.
Azken urteotan Hiru Errekaren indarrak hiriaren mugak gainditu ditu. Euskalkultura.com-ek jadanik islatua duenez, joiaz bertan Euskal Etxeko euskara irakaslea, Andres Monteagudo, ondoko Claromeco herrian hasia da euskara eskolak ematen. Aurten, irakaskuntza lan hori zabaltzeko asmoarekin, A. G. Chaves herrira ere heldu dira klaseak eta talde berri honetan dagoeneko hamabost bat lagun ari dira ikasten.
Lotura interesgarriak
Hiru Erreka Euskal Etxearen webgunea
www.hiruerreka.com.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus