euskal diaspora eta kultura
2009/10/21
PUBLIZITATEA
Tres Arroyos, Argentina. Ezaguna da Tres Arroyoseko Euskal Etxeak immigrazio eta immigranteen gorabeherak ezagutarazteko eta oro har komunitatearen alde egiten duen lana. Urtero antolatzen dituzte mota askotako ekintzak guztiona den iragan hori ahaztu ez dadin. Bide horri ekin diote oraingoan ere Hiru Errekako lagunek eta datorren urriaren 22, 23 eta 24an, Tres Arroyosko Udaleko Kultur Zuzendaritza lankide, Euskal Etxearen egoitzan jasoko dute immigrazioaren xehetasunak islatzen dituen erakustaldi bat, Immigrazioaren Museo Nazionaletik ekarrita. Erakusketa ibiltari hau Buenos Airesetik bidaiatuko da eta zabalik izango ditu hiru egun hauetan ateak, bertara bisitari hurbildu nahi duen ororentzat.
Etorkinen Hotelaren fatxada, herritartasun guztietako etorkinak, bidaia, zerbitzu eta ekintzak, nola zen bizitza hotelean, jangela, eta etorkinen erretratuak izango dira erakusketaren gaiak. Ekimenak argazkiak hartuko ditu oinarri; hala ere, Hego Amerikako Migrazio-Ikasketa Zentroak digitalizatutako liburu zaharreko datuak --esan nahi baita 1881 eta 1950 artean argentinaratu ziren itsasontziei buruzko jakingarriak-- ere eskainiko dira. Horretaz gai, bideoak eta dokumentalak ere proiektatuko dira.
Museoko aditu bik, Sergio Sampedro eta Virginia Lietti arkitektoek, lagunduko dituzte bisitariak, eskolako ikasle zein heldu, euren ibilbideetan. Erakustalditik pasatuko diren pertsona guztiek arbaso immigranteen informazioa duen agiri bat jasoko dute, bisitaren oroigarri gisa.
Lotura interesgarriak
Erakusketari buruzko xehetasunak
www.hiruerreka.com.ar
Immigrazioaren Museo Nazionala
www.mininterior.gov.ar/migraciones/museo/index.html
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus