euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Claromecon laguntzaile, Euskal Asteari begira ari da Hiru Erreka, pozik EE berria eraikitzeko orubea erosi baitu

2009/10/23

Urtero bezala, Claromeco herriko Gizataldeen Azokan Euskal Herriko standan lankide aritu dira Hiru Errekako lagunak. Argazkian euskal stand-aren detaile bat.
Urtero bezala, Claromeco herriko Gizataldeen Azokan Euskal Herriko standan lankide aritu dira Hiru Errekako lagunak. Argazkian euskal stand-aren detaile bat.

PUBLIZITATEA

Argentinan bizi izan den negu gogorrak ekintza bat baino gehiago bertan behera uztera behartu izan du hainbat kasutan. Udaberriaren hasierarekin batera, ordea, euskal etxeak aire zabaleko ekintzak antolatzera animatzen hasi dira. Karia hortara, hiri askotako plaza eta kaleetan jaiak eta azokak gauzatzen ari dira azken asteotan. Tres Arroyosen, esaterako, Hiru Errekako lagunek Janari Azoka antolatu zuten herriko erdigunean urriaren 10ean. Ondoren, urriko asteburu luzean, Claromecoko Gizataldeen Azokan lagundu zuten, euskal kulturari buruz informazioa eskaintzen. Baina Tres Arroyosen, ororen buru, euskaldunak oso kontent dabiltza, euskal etxearen egoitza eraikitzeko lursaila erostea lortu baitute duela bi hilabete. Zorionak!

Tres Arroyos, Argentina. Abuztuan ekin zioten berriro urteko egitarauari Hiru Erreka euskal etxeko lagunek eta Orreagaren eguna nahiz Sanferminak ospatu zituzten, baita Argentinako Independentziaren eguna ere. Urriaren 10ean, berriz, eta dantza taldearentzat dirua lortzeko, herriko erdigunean Janari Azoka muntatu zuten. Bildutako diruari esker, Hiru Errekako dantzariek Bahia Blancan datorren astean egingo den euskal astean parte hartzeko aukera izango dute. 'Eta oso garrantzitsua da guretzat, Euskal Asteko galan izango garen lehenengo aldia baita', azaldu dio EuskalKultura.com-i Jose Luis Artuch, Hiru Errekako lehendakariak. Tres Arroyoseko taldea oraindik aski handia ez denez, Macachingo neska batzuekin osatuko da larunbat gauean aurkeztu ahal izateko.

Claromecokori dagokionez, eta eguraldi kaskarra gorabehera, Hiru Errekako kideak bertako Gizataldeen Azokan izan ziren. Izan ere, inguruko herrietako mugimendu kulturaletan lagungarri ohi dira Tres Arroyosekoak eta aurten ere kostaldeko aipatu herrira hurbildu ziren. Euskal Herriko standean janari tipikoak --tartean hestebeteak, urdaiazpikoak eta tortilak-- eta abizenen buruzko informazioa topatu ahal izan zuen, besteak beste, bisitariak.

Beste alde batetik, agerian da Tres Arroyosko Euskal Etxeko arduradunak bereziki pozik dabiltzala azken asteotan, "pozik egoteko benetako arrazoi ona daukagulako", diote. Hiru Errekak, duela hilabete pare bat, bere egoitza berria altxatzeko lursaila erosi zuen eta nahiz eta oraindik paperak eta tramiteak egiten ari, etxearen proiektua dagoeneko eginda daukate. 'Orubea ez dago erdigunetik urrun', azaltzen du Jose Luis Artuchek; 'are gehiago, herriko jai garrantzitsuak egiten diren lekutik 50 metrora soilik', diosku.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia