euskal diaspora eta kultura
2009/10/22
PUBLIZITATEA
Arrasate, Gipuzkoa. Hirugarren eta hondarreko eguna, gaurkoa, joan den asteartetik aurrera Arrasateko Kultur Etxearen baitan garatzen ari den Euskal Herria Mugaz Gaindi (EHMG) Mintegiaren 2009ko edizioari dagokionez. Jose Luis Lizundiak eta Mikel Gorrotxategik abiaraziko dute goiza, euskal deituren jatorriaz eta Ameriketarako bidean euskal abizenek izan dituzten aldaketak aipagai.
[Oscar Alvarez Gila historialaria (pantailan) Brno-tik, Txekiar Errepublikatik bideokonferentziaz parte hartzen Arrasateko Euskal Herria Mugaz Gaindi Mintegian; mahaian, Jon Ander Ramos, Mintegiko koordinatzailea (argazkia EuskalKultura.com)]
Horren ondotik etorriko dira Mendiguren familiaren bilerei buruzko agerpena, eta beste batzuk, tartean Ana Zabalza ikerlariarena eta Patricio Legarraga genealogista txiletarrarena. Bazkalostean Maialen Lasa, Alaitz Imaz, Naiara Arrizabalaga eta Aroia Kortabitarte ikertzaile gazteen txanda izango da, ondoren Alejandro Cardozo, Eneko Sanz Goikoetxea eta Imanol Merino mintzatuko direla, bost t'erdiak aldera Mintegiak aurtengoa seigarren edizioa duen honen ixte-ekitaldiari ekiteko.
-EuskoSare bertatik ari da berriemaile: ikus bideo eta laburpenak
Erreferentziak prentsan (euskarazkorik ez dugu topatu)
Alberto Angulo, Historia Modernoan doktore (Noticias de Gipuzkoa)
El 90% de emigrantes hablaban euskera, ahora el 10%
Fernando, Roberto, Antonio Mendiguren eta JM Molinero (Diario Vasco)
El orgullo de apellidarse Mendiguren
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus