Bartzelonako Udalak 3.300 euroko isuna ipini dizkio EH Sona dela-eta hiriko Euskal Etxeari, eta honentzat ezustean jasotako neurri hau zulo handia bat da bere kontuetan, erakundearen lan eta ekimen osoa baldintza dezakeen zuloa. Egoera gainditzeko, eta diru hori ez daukanez, herritarrengana jo du Euskal Etxeak, elkartasun eske. Hiru egun falta dira dirua biltzeko finkatutako epea bukatzeko eta %69 bildu du, 2085 euro. Datozen 3 egunetan, 1.000 bildu beharko lituzke. Ez da hainbeste, lagun askoren artean partekatzen bada. Laguntzeko prest?
Bartzelona, Katalunia. Euskal Herria Sona jaialdiari eta Bartzelonako Euskal Etxeak urtean zehar garatzen duen lanari sinpatiaz eta enpatiaz begiratzen diotenei, eta oro har euskaltzaleei eta euskal-katalan harremanak estutzearen aldeko apustua begi onez ikusten dutenei zuzentzen zaie bereziki hiriburu katalaneko euskal elkartea dirua biltzeko kanpaina honetan. Lerro hauek idazterakoan, astelehenean, hiru egun besterik ez dira falta kanpaina amaitzeko eta azken txanpa honetan ahalegin berezia eskatzen zaie oraindik lagundu ez duten lagunei, hala nahi badute ekarpen txiki bat egin dezaten, Euskal Etxeak bere lana normaltasunez eta zulorik gabe egiten jarraitu ahal izan dezan.
Informazio hau idazterakoan, helburu diren 3.300 euroetatik, %69a eskuratu da, 2085 euro, alegia. Eta hiru egun besterik ez dira geratzen gainerakoa lortu ahal izateko.
Lagundu nahi duenak, 10 eurotik gora nahi duen ekarpena egin dezake. Pizgarri batzuk ere badaude, Euskal Etxeak opari batzuk prestatu baititu laguntzaileentzat, poltsak, ikastaroak doanik Euskal Etxean, pintxoak, pack gastronomikoak,elastikoak, garagardoak, argazkiak, afariak, kontzertuak, sarrerak, musikaldi eta ikastaro pertsonalizatuak, trikitixa zeure etxean...
Animatu zaitez eta izan zaitez oraingoan ere lankide. Infomazio osoa, hemen. Laguntza txikirik ez dago. Eskerrik asko aldez aurretik.
Dirua emateko, lehenik erregistratu y luego eman.