euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiru belaunaldi euskal-australiar bildu ziren Trebonnen, Queensland-en, euskal frontoia berrinauguratzeko ekitaldian

2023/01/09

Trebonneko euskal frontoiaren berrinaugurazio ekitaldira bildu zirenen talde-argazkia
Trebonneko euskal frontoiaren berrinaugurazio ekitaldira bildu zirenen talde-argazkia

PUBLIZITATEA

Trebonne, Australia. North Queensland-eko Euskal Etxeko (North Queenland Basque Club, NQBC) eta Trebonne aldeko euskaldunek bat egin zuten, elkarretaratze xinple bezain polit eta hunkigarri batean, Trebonneko euskal pilotalekuaren zaharberritze eta edertze lanen inaugurazioan. Ekitaldiak hiru belaunaldiko ehunda hamar bat euskal-argentinar bildu zituen joan den azaroaren 26an, bai Trebonnekoak eta ondoko Ingham eta eskualdekoak, eta baita hegoekialderago Townsville hiri aldetik eta Ayr-etik etorritakoak ere.

Trebonneko euskal frontoia immigrazioaren garaiari lotuta dago eta Trebonne Hotelaren lurretan inauguratu zuten hain zuzen ere duela 63 urte, 1959ko azaroaren 28an, orduan azukre-kainabera mozten lanean zebiltzaten euskal emigranteek bultzatuta. Lehenengo partida Felix eta Jose Maria Jayok, Juan Cruz Arriaga eta Tomas Monasterioren kontra jokatu zuten, lehenengo bikotea irabazle. Frontoia babestuta dago 2001eko uztailaren 27tik, Queenland estatuko ondare gisa aitortua.

Oraingoan, mantenimendu lanak egin dizkiote pilotalekuari eta lau pilotariren figura margotuak gehitu, tokiko gobernuak, euskal komunitateak eta Queensland-eko Gobernuko Arte Sailak bultzatu duten ekimen batean. Suertatzen da, aldi berean, Hinchinbrook-eko alkatea —2.807 metro koadro dituen eremua da Hinchinbrook Shire eta bertan kokatzen dira Trebonne eta Ingham— Ramon Jayo dela, aulestiar jatorrikoa, eta frontoia pilotan estreinatu zuen Felix Jayoren semea.


Trebonneko euskal frontoia, ikurriña eta lau pilotari margotuekin, Australiako North Queensland-en
Ekaitz hodeien mehatxua ez zen gauzatu eta tarteren batean eguzkia ere bertaratu zen


Hinchinbrook-eko alkate Ramon Jayo  eta Pedro Mendiolea NQBCeko lehendakaria


Ezker-eskuin, Pedro Mendiolea, irudien egile David Rowe artista eta frontoiaren historia ikertu duten Bianka Vidonja Balanzategui eta Barbara Debono historialariak


Ramon Jayo alkatea eta Euskal Etxeko lehendakari Pedro Mendiolea zerrenda mozten


Bertako, inguruetako eta Townsville aldeko familia euskal-australiarren biltoki izan zen ekitaldia


Guztiek nahi izan zuten euren bertaratze eta parte-hartzearen oroimen-argazkia eraman


Belaunaldi ertainak eta baita txikienak ere harro guraso eta aitxitxe-amumek egindakoez


Marivi eta Felix Jayo aulestiarrak. Felix-en irudia frontoian margotuetako lauetako bat da


Australian ere harro euren jatorriaz eta bertan hasi eta hazi zuten Euskal Herri txikiaz


Euskal Herria harro dago bere australiar seme-alabez eta eurak ondareari segida emateko gogoaz


Felix Jayo garai hartako argazkia erakusten, orduan bi urte zeuzkaten eta gaur egun berarekin argazkia berregin nahi izan duten Marivi Jayo eta Ramon Mendiolearekin, Felixen orduango pilota txapeldun garaikurrekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia