euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiriko Nafar Etxeko Carolina Oña hizlari hasi dira Rosarion Kolektibitateetako gazteei zuzendutako Jardunaldiak

2020/09/17

Rosarioko Kolektibitateetako gazteei zuzendutako Jardunaldi birtualak
Rosarioko Kolektibitateetako gazteei zuzendutako Jardunaldi birtualak

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Joan den larunbatean, irailaren 12an, hasi ziren Rosarioko Nazioarteko Harremanetako Zuzendaritzak antolatutako Kolektibitateetako buruzagiei zuzendutako Jardunaldi birtualak. Ekintzaren inaugurazioan hiri eta gizatalde askotako 150 bat lagun bildu ziren eta ongietorria emateko ardura Pablo Javkin alkateak bereganatu zuen. Gazteei agurra luzatzeaz gain, Jardunaldien beharra eta Rosarion urtero antolatzen duten Gizataldeen Jaialdi Nazionalaren garrantzia azpimarratu zituen Javkin-ek.

Hiriko Nafarroako Etxeak protagonismoa izan zuen lehenengo egunean. Rosarioko kolektibitate aktiboenetakoa izanik –urrunago joan gabe, gogora dezagun elkartea, egoerara moldatu eta arrakastaz eta betiko programa oparoa burutuz ospatu zituela duela bi hilabete Sanfermin birtualak– Jardunaldiko lehenengo topaketan parte hartzeko gonbitea jaso zuen.

“Komunikazioaren kudeaketa eta rola; sare sozialak eta plataforma digitalak gizataldeen erakundeetan” gaia jorratuz, nafar elkarteko dantzaria den Carolina Oña izan zen hizlarietako bat.

Hauek izango dira Kolektibitateetako buruzagiei zuzendutako Jardunaldietako datozen elkarretaratze eta gaiak: urriaren 17an, kultur kudeaketa; azaroaren 14an: erakunde kudeaketa; abenduaren 12an, kudeaketa estrategikoa.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia