euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiriko euskal familiei egingo zaien omenaldi batekin hasiko da bihar Valparaíson 2018ko bertako Euskal Astea

2018/12/13

Valparaisko Euzko Etxearen Euskal Astea abenduaren 14tik 16ra izango da
Valparaisko Euzko Etxearen Euskal Astea abenduaren 14tik 16ra izango da

PUBLIZITATEA

Valparaiso, Txile. Txileko Valparaiso-Viña del Mar eskualdeko euskal gizataldeak batzen dituen Euzko Etxeak gobidapena luzatu du bere 2018ko Euskal Astean parte hartzeko. Ekitaldiak bihar ostirala hasiko dira, abenduaren 14an, eta igandera arte luzatuko, adin guztietako eta zenbait motako ekintzak barne. Kultur, kirol eta olgetako aktibitateak Euskal Etxean bertan eta Valparaiso eta Viña del Mar-eko leku gehiagotan ere eskainiko dira.

Antolatzaileek iragarri dutenez, “Euskal Astea aukera paregabea izango da euskal kultura ezagutarazteko”. Hona hiru eguneko egitaraua:

-Abenduaren 14an, ostirala
-20etatik 22:30etara: dokumental baten aurkezpena; Omenaldia Valparaisoko euskal jatorriko familiei; koktela. Lekua, PUCVren etxe nagusia, Brasil 2950an.

-Abenduaren 15ean, larunbata
-10etatik 13etara:
kirolak eta jolasak ume, gazte eta helduentzat. Lekua: Estadio Español. Pilota Txapelketa eta Pilota eskolak; futbola; Herri kirolak.
-18etatik goizeko ordu 1era: Pintxo-potea. Lekua: Euzko Etxeko taberna, Quillota 135ean. Musa, Partxisa, Dominoa. Murala margotzea. ‘Zortzi euskal abizen’ pelikula. 
-Goizeko 1tik 5etara: Euskal Astearen amaiera. Lekua, Hollywood Taberna.

Abenduaren 16an, igandea,
-12:00etan
, Meza Kepa Bilbao apaizaren eskuz. Lekua: Juanita Fernandez eskola, Los Pensamientos 820an, Viña del Mar-en.
-12:45etan, Dantza erakustaldia. Lekua, Viña del Mar-eko Eguzkiko Erlojua (Hondartza Zuritik gertu).
-14etan, Bazkaria: errekia. Lekua: Euzko Etxea



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia