euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiriko alkate Alicia Espindolak Ibai Ondoko Etxea EEaren standa bisitatu du Carmeloko II. Gizataldeen Jaialdian

2024/12/11

Carmeloko alkate Alicia Espindola (eskuinean) herriko II. Gizatalde Azokan Ibai Ondoko Etxeak ipinitako euskal standeari egindako bisitan
Carmeloko alkate Alicia Espindola (eskuinean) herriko II. Gizatalde Azokan Ibai Ondoko Etxeak ipinitako euskal standeari egindako bisitan

PUBLIZITATEA

Carmelo, Uruguai. Bertako Immigranteen Koordinakundeak antolaturik, Carmeloko II. Gizatalde Jaialdia egin da joan den larunbatean Uruguaiko Colonia departamentuko herri honetan. Festa jendetsua bezain koloretsua izan zen, Carmeloko Ibai Ondoko Etxea euskal ekimeneko eta arrakastako partaide. Jaiari hasiera emateko, Nazioen Plazan bildu ziren Alicia Espindola alkatea, eta IOM (Migranteen Nazioarteko Elkartea) eta UN (Nazio Batuen Erakundea) elkarteetako ordezkariak ekintza protokolarrean parte hartzeko.

Ongietorri hitzen ondoren kultur aktibitateei ekin zitzaien, ezohiko antzezpen-eszena batekin: bi etorkinen ezkontza Coloniako Estrella auzoko San Roque Elizan. Erdigunetik 3 kilometrora dago Estrella eta XIX. mendean sortu zuten immigranteek: "Nire birraitonak, Bernardo Hormilouge Garancek, Iparraldetik etorria, lur sail bat izan zuen bertan. Aitaren aldetik Pochellú Eyharavide dira nire abizenak, eta amarenetik Forets Hourmilougue", azaldu digu Ibai Ondoko Etxea-ko diruzaina den Victoria Pochelluk.


Carmeloko Nazioen Plaza eta bertan hazten den Gernikako haritzaren kimua


Antzeztutako ezkontzak leku nabarmena izan zuen programan. Haren ostean, Uruguaiko folklorea

Eguerdi aldera Gizataldeen Elkarteetako ordezkariek "Lo' Korrea" jatetxean egin zuten elkarganatze bazkaria eta bazkalostean eman iztaion hasiera Gizataldeen erakustaldiari eta ondoko jaiari. Taula gainean, Euskal Etxeko dantzariek Esku Dantza, Zazpi Jauzi, Arin Arin eta Kalejira eskaini zituzten. Standean, berriz, Euskal Herria eta euskal kultura tradizionalaren erakusgarri diren hainbat objektu jarri zituzten ikusgai.


Carmeloko Ibai Ondoko Etxea EEko dantzariak taula gaineko euren erakustaldian

"Udal Intereseko" ekitalditzat aitortutako jaialdi honetan, Alicia Espindola alkateak bisita eta geldialdia egin zuen euskal standean, eta argazki batzuk atera nahi izan zituen, bisitaren isla, bertan zeuden Ibai Ondoko bazkide, dantzari eta buruzagiekin. EEko iturriek gonbidapena luzatu diete, bestalde, euskal elkarte eta komunitateko kide eta lagunei, Urte Amaierako afarian parte har dezaten, xehetasunak aste honetan bertan argiturik.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia