euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiriaren 155. urteurrena ospatzeko ‘Haragi Egosi Jate Erraldoia’ prestatu dute Saladillon, Julio Olarticoechea ere dastatzaileen artean

2018/08/01

Itxaropen Euskal Etxeko neskak Julio ‘Vasco’ Olarticoechearekin
Itxaropen Euskal Etxeko neskak Julio ‘Vasco’ Olarticoechearekin

PUBLIZITATEA

Saladillo, Argentina. 155 urte bete ditu Buenos Aires probintziako Saladillo hiriak eta beste zenbait ekintzaren artean janari salmenta herrikoi eta erralodi batekin ospatu zuen. Udalak deituta herriko hainbat erakundek hartu zuten euren gain menua prestatzeko ardura –bost mila pertsonentzako gisatua zen– plaza nagusian saltzeko.

Jende talde handientzako otorduak prestatzen eskarmentu handia daukaten Itxaropen Euskal Etxeko lagunak ere hor izan ziren, sukaldari taldeko parte, eta aldez aurreko lana –barazkiak zuritu eta txikitzea– euskal egoitzan egin ondoren plazan elkartu ziren gainerako erakundeetako ordezkariekin, gisatua prestatzen bukatu eta gero saltzeko. Itxaropena Euskal Etxeko erreferente den Silvina Bordenavek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, herriko erakundeen aldeko ekimena zen eta egindako etekinen %75a elkarteentzat zen.

Prestatutako guztia saldu zuten eta Jose Luis Salomon alkatearekin batera, hemen  legenda den Julio ‘Vasco’ Olarticoechea futbolari ohia ere --1986ko Munduko Kopa Argentinarentzat irabazi zuena-- hurbildu zen plazara gisatua dastatzera.

Argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia