euskal diaspora eta kultura
2011/04/28
PUBLIZITATEA
Tres Arroyos, Argentina. Buenos Aires probintziako Tres Arroyos hiriaren 127. urteurreneko ospakizunekin batera gauzatuko da bihar, bertako Hiru Erreka Euskal Etxeak sortutako 'Ondare Tresarroyostarra' sarien zortzigarren edizioa, sari-emate ekitaldiarekin, iluntzeko 7etan, euskal etxearen egoitzan.
Hiru izan dira aurtengo sarituak: Kimika ingeniari eta irakasle den Manuel Dean, Letra irakasle den Yolanda Gilligan de Ferrario, eta irakasle eta liburuzain den Alicia Arevalo; horiekin batera, erakunde bat, “Taller Protegido Despertar” tailer babestua. “Beti bezala, bertako pertsona eta erakundeei errekonozimendua eskaintzea, eta euren ekarpen solidarioa eta gure herriaren alde egiten duten lana gailentzea da gure asmoa', azaldu du José Luis Artuch Hiru Erreka Euskal Etxeko lehendakariak.
Ekitaldia, Euskal Etxearen egoitzan, Sarmiento kaleko 378. zenbakian, gauzatuko da eta saridun bakoitzak diploma bat jasoko du Hiru Erreka-ko kideen eskutik. Komunitate osoa dago gonbidatuta zeremonian parte hartzeko, bereziki saridunen familiarrak, lagunak eta lankideak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus