euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hipolito Yrigoyeni buruzko bere liburua aurkeztu du Cesar Arrondok Azulgo Euskal Etxearen egoitza berrian

2018/06/22

‘Hipólito Yrigoyen. Primer centenario de la soberanía popular’ liburuaren aurkezpena Azulen
‘Hipólito Yrigoyen. Primer centenario de la soberanía popular’ liburuaren aurkezpena Azulen

PUBLIZITATEA

Azul, Argentina. ‘Hipólito Yrigoyen. Primer centenario de la soberanía popular’ izenburuko bere liburua aurkeztu zuen ekainaren 15ean Cesar Arrondo irakasle euskal-argentinarrak Azulgo Gure Txokoaren egoitza berrian. Hogeita hamar bat lagun inguratu ziren aurkezpenera, tartean elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kideak. Hiriko hedabideak ere bertaratu ziren euskal etxera hitzaldiaren berri eman eta egileari elkarrizketak egiteko.

Gure Txokoak, bere egoitza berriko ateak ireki zituen liburuaren aurkezpen ekitaldirako. Egoitza berria B. J. Ronco kaleko 675.ean dago eta ekainaren 1etik erakundeko ekintza guztiak bertan egite dira. Inaugurazio ofizialarentzat, dena den, ez da oraindik data ofizialik adierazi. Hala ere, euskal etxeko iturriek EuskalKultura.com-i jakinarazi diotenez, elkartea hasia da dagoeneko inaugurazio ekitaldiko xehetasunak prestatzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia