Santiago, Txile. Abuztuaren amaieran eta seigarren urtez jarraian euskal gizataldearen ordezkari izan zen Angel Espinoza Caceres buru duen ‘Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Taldea’ Santiagoko Folklore Egunean. Izan ere, zortzi urte baino gehiago daramatza taldeak Euskal Herriko musika eta dantzak zabaltzen Txilen eta inguruko herrialdetan eta mota askotako aktibitateetan parte hartzen, tartean, Erdi Aroko Azoketan, aintzineko musika topaketetan, kultur ekitaldietan, garagardo festa herrikoietan, bai Txileko Gobernuak, bai udalek antolaturik.
‘Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Taldea’ elkarte independentea da euskal etxeetatik, hamabost bat kide ditu eta urtero bezala, Txileko Santiagoko Folklore Egunean parte hartzera 'Antumapu Ballet' talde antolatzaileak gonbidatu zuen.
[‘Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Taldea’ Txileko Santiagoko 2019ko Folklore Egunean]
Euskal txiletar folklore taldeko kideek mota askotako tresnak jotzen dituzte, tartean txistu eta danbolina, biolina, biola eta txeloa, gitarra, eskusoinua, flauta eta panderoa. Musikari eta dantzariek jantzi tipikoak janzten dituzte jaialdietan. Aurtengo Folklore Egunean, eta Espinozak berak jakinarazi digunez, une hunkigarrienetako bat izan zen Daniel Zamudiori zuzendutako Ohorezko Aurreskua. Gogora dezagun Zamudio gaztea talde neonazi batek hil zuela, eraso homofobiko batean.
‘Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Taldea’ Facebooken, Hilario Olazaran Txile.