euskal diaspora eta kultura
2008/06/04
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitza izan da gaur goizean Ixaka Lopez-Mendizabal eta Migel Altzo sarien banaketa ekitaldiaren gunea. Bertan izan dira, besteak beste,
Juan Jose Agirrezabala, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria; Ixaka Lopez-Mendizabalen eta Migel Altzoren senitartekoak, Andoni Egaña idazle eta bertsolaria; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko goi-arduradunak; Eskola-munduko ordezkariak; EIMA ataleko onespen-aztertzaileak; sarien irabazleak; euskal ikasmaterialgintzan diharduten argitaldari eta produkzio-etxeak eta sari-banaketaren antolatzaileak (Euskara Zerbitzua).
Ixaka Lopez-Mendizabal 2008 sarietan irabazleak honakoak izan dira: Artearen Historia liburuak (Erein) Euskaraz Ikasteko Testu-libururik Onenaren saria jaso du; Ikaslearen liburua 6.1 – Txanela proiektua (Elkar) Euskara Ikasteko Libururik Onena; Nubaris 5 urte – Proposamen didaktikoa, 1. hiruhilabetea (Ibaizabal Edelvives S.A) Irakaslearen Gidalibururik Onena; Irakurgaiak 5.2 - Txanela proiektua Oinarrizko Irakurgairik Onena eta Lurraren Historia (Ttarttalo) Ikasmaterial Osagarrien arteko Onena. Lan bakoitzak 3.965 eurotako saria jaso du.
Migel Altzo 2008 sariei dagokienez irabazleak hauek izan dira: Jira eta Bira DVDa (Gipuzkoako Ikastolen Elkartea) Bideo edo DVD Onena izan da (6.130 eurotako saria); Euskara eta Literatura gidak - 2. zikloa – Webgunea (Gipuzkoako Ikastolen Elkartea ere) Software Onena (3.786 euro) eta Pirritx eta Porrotx – Familiak 1 (Elkar) Multimedia Software Onena (6.130 euro). Audio kategoria hutsik gelditu da baina epaimahaiak saria Begizorrotz CD-ROMari (Encodigo, formación y rehabilitación) ematea erabaki du (3.786 euro).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus