euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Herriko Idazleen Elkartea lagun egin poesia liburu elebiduna aurkeztuko du ostiralean Chivilcoyko Beti Aurrerak

2015/10/28

“Sueños, hechos… y palabras” (Ametsak, ekintzak… eta hitzak) liburuaren azala
“Sueños, hechos… y palabras” (Ametsak, ekintzak… eta hitzak) liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Ostiral honetan, urriaren 30ean, aurkeztuko da Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxean “Sueños, hechos… y palabras” (Ametsak, ekintzak… eta hitzak) izeneko poesia liburu elebiduna,  gaztelania/euskara. Aurkezte ekitaldian, testu originalak euskaratzeaz arduratu den Andrea Bella irakasle uruguaitarrak izango du olerki bilduma aurkezteko ardura. 

Chivilcoy, Argentina. Aurrekaririk gabeko proiektu bat burutu dute elkarrekin Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak eta SADE Argentinako Idazleen Elkartearen adar chivilcoytarrak: herriko olerkariek sortutako poema selekzio bat euskaratu eta liburu elebidun batera biltzea. Euskal etxeko lehendakari Luis Goicocheak jakinarazi duenez, “martxoan aurkeztu zion proiektu hau SADEk gure zuzendaritza batzordeari eta behin onartuta, berehala hasi ziren lanean euskal taldeko lagunak Nidia Ibañez euskara erreferenteren eta Marta Invernoz irakaslearen ardurapean. Itzulpena egiteko, Andrea Bella irakasle montevideotarraren laguntza izan genuen. Ekimena oso garrantzitsua da guretzat gure helburua beti baita euskaldunen hizkuntza euskal etxeak aurrera daramatzan aktibitate guztietan zabaltzea”, adierazi digu.

Plap argitaletxeak kaleraturiko 90 orriko liburuak Chivilcoyko idazleek idatzitako olerkiak –laburrak, gai librea– biltzen dira. “Lan handia izan genuen jasotako poesien artean aukeratzen, ugari zirelako; baina saiatu ginen egile bakoitzarekin batera egokiena hautatzen”, azaldu du Martha Geve Cleci SADEko presidenteak.

Sueños, hechos… y palabras liburuaren aurkezpena, ostiral honetan izango da, gaueko 9etan, euskal etxeko egoitzan, Palemon Huergo kaleko 73an. Zeremonian testuen idazleak ez ezik, Montevideotik propio etorriko den Andrea Bella irakaslea ere izango da aurkezpen ekitaldiko protagonista. Liburuak idazleen artean banatuko dira, batetik, beste batzuek Euskal Herrira bidaiatuko dute eta gainerakoak salgai jarriko dira. Liburua eskuratzeko, SADErekin edo Beti Aurrerarekin jarri behar da kontaktuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia