euskal diaspora eta kultura
2010/09/29
PUBLIZITATEA
Guatemala Hiria. Barakaldon 1929an jaioa, Guatemala Hiriko auzo on batean bizi da Hermogenes Rebolleda, eta bertan jaioak ditu bilobak eta ondorengoak. Txikitandik osasun gutxikoa, zazpi urte zituela, bere zaindari bihurtu zen Isaias anaia zaharragoarekin ibilbide luzea egin behar izan zuen Euskadi utzi eta Santurtzitik Habana ontzian Frantzia aldera joateko, Danimarkaraino ere iristeko.
"Gerla bukatuta, Euskadira itzultzea pentsaezina zen. Nire aita, Isaias Rebolleda, Bizkaiko Labe Garaietako CBTko buruzagi nabaria izanik --Errepublika etorri aurretik bost aldiz erbesteratu behar izan zuen Frantziara espetxeran sar ez zezaten-- Francopeko Espainiara itzultzeak zuzenean afusilatua izatea ekarriko zukeen".
"Nik itzuli ahal izan nuen, baina urte batzuk itxaron behar izan nuen", aipatzen du. Ahotsa hautsi egiten zaio Euskadin familiarekin berriro bildu zenekoa gogora datorkiola. "1960an bildu nintzen Sestaon nire lehengusuekin eta amonarekin. Momentuaren trinkotasuna ezin kontatuzkoa da", kontatzen du begiak malkoz beterik, aurretik ere "Bilbora iritsitakoan" malkoak ongi botatakoak...
-artikulua osorik jatorrizko gaztelanian irakurtzeko, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus