euskal diaspora eta kultura
2010/07/02
PUBLIZITATEA
Heleta, Nafarroa Beherea. Musikaz beteriko asteburu bat hastear da gaur Heletan, eta kanpin-dendak motxilan hartuta, Euskal Herri osoko gazte ugari espero dira Nafarroa Behereko herri honetan, datozen hiru egunetan Euskal Herria Zuzenean festibalaren aurtengo edizioaz gozatzeko.
Arrosan hasi, geroago Idauze-Mendin segi eta aurten bigarrenez Heletan egingo den musika elkarretaratze honek hamabost urte bete ditu eta Euskal Herriko rock jaialdirik zaharrena dela esan daiteke.
Aurten ere, estilo ezberdinetako talde eta bakarlari ugari izango dira entzungai antolatu diren bost guneetan barrena. Gojira edota Berri Txarrak bezalako talde entzutetsuek ondoan izango dituzte Bizardunak, Zea Mays, Ez3kiel VS. Hint, Gose edota Mikel Urdangarin bezalako estiloko taldeak.
Jaialdiak musika oinarri duen arren, beste ekitaldi ugari ere hartzen ditu barnean: dantza ikuskizunak, haurrei zuzendutako txokoak, kale animazioa zein zinean oinarrituriko guneak eta beste hainbeste ekintza antolatu dira asteburua biribiltzeko.
Jaialdiari amaiera emateko, igandean zikiro bazkaria antolatu du Euskal Herriko Laborantza Ganberak.
Iazko zein aurreko urteetako edizioek harrera ezinhobea izan zuten eta Manu Chao, Clawfinger edota Hamlet bezalako puntako taldeek jende ugari bildu zuten. Harrera bikaina espero da aurten ere.
Argibide gehiago, hemen: www.ehz-festibala.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus