euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Helena Taberna zinegileari eskainitako atzerabegirakoa eta mintegia ostegunetik aurrera Buenos Airesen

2010/05/05

Helena Taberna zine zuzendari altsasuarra
Helena Taberna zine zuzendari altsasuarra

PUBLIZITATEA

Helena Taberna zinegile nafarra Buenos Airesera heldu da aste honetan, bere obrari buruzko atzerabegirakoa egingo baita hirian ostiral eta larunbatean, eta datorren astean zine mintegi batean hartuko baitu parte, 'zuzendari lana fikzioan' eta 'zuzendari lana dokumentaletan' izenburupean. Tabernari buruzko atzerabegirakoak bere tituluetako lau eskainiko ditu, hala nola ostiralean 'Yoyes' (2000) eta 'Extranjeras' (2003), larunbatean 'Nerabe' (1995) laburrarekineta 'La buena nueva'rekin (2008) segitzeko. Zuzendari altsasuarra Mujeres en foco izeneko ekimenak eta Buenos Airesko Espainiako Kultura Zentroak ekarrita iritsi da hiriburu argentinarrera, bertako Emakumearen eta Genero Berdintasunaren aldeko Lehenengo Nazioarteko Jaialdiaren eskutik.

Buenos Aires, Argentina. Helena Tabernak hiriburu argentinarrean emango duen mintegia datorren asteartean izango da. Berarekin batera arituko da bere lagun Andres Martorell gidoilaria. Mintegia Espainiako Kultura Zentroan garatuko da (Paraná 1159ko egoitza). Doiain den ekimena da, baina lekuak mugatuak dira eta aldez aurretik izena ematea eskatzen dute antolatzaileek. Ikus programa artikulu honen hondarrean.

Mintegiaren aurretik, ordea, aste honetako ostiral eta larunbatean, maiatzaren 7 eta 8an alegia, zinegile nafarrari buruzko atzerabegirakoa egingo da. Ostiralean, 20:00etatik 23:30etara proiekzioak 'Centro Cultural de la Memoria Haroldo Conti' delako lekuan izango dira, Avenida del Libertador 8151 helbidean, honako izenburuak emanez: Yoyes (Fikzioa / 2000 / 99 minutu) eta Extranjeras (Dokumentala / 2003 / 75 minutu). Eta larunbatean, 20:00etatik 22:00etara, San Martin Kultura Zentroko Enrique Muiño aretoan, Sarmiento 1331 helbidean, beste film hauekin: Nerabe (Fikzioa / 1995 / 11 minutu) eta La buena nueva (Fikzioa / 2008 / 103 minutu).

MINTEGIKO EGITARAUA

2010eko maiatzaren 10ean

Izenburua: 'Fikzioa egiazko gertakarien gainean idaztea', Andres Martorell-ek emanik

-Hasi aurreko ikerlana
-Material narratiboaren hautaketa prozesua
-Zinema arloko hizkuntzara egokitzea
-Pentsonaiak eta ikuspuntua
-Egitura baten hautatzea
-Eskena baten anatomia
-Gailurraren bila
-Fikzioa eta errealitate, joan-etorriko bidea
-Gidoigintza eskolak

2010eko maiatzaren 11ean

Izenburua: 'Zuzendari lana fikzioan', Helena Tabernaren eskutik

-Gidoia errodaia planera egokitzea
-Lekuak bilatzea
-Kastina
-Aktore zuzendaritza

Izenburua: 'Zuzendari lana dokumentaletan', Helena Tabernaren eskutik

-Istorioa
-Elkarriketak
-Gidoia edizio mahaian

Lotura interesgarriak

Argibide gehiago atzerabegirakoaz eta mintegiaz
http://tinyurl.com/34bugo8



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia