euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hegoalde Argentinarra EEak bat egin zuen San Julianeko euskaldunekin kultur ekitaldiez jantzitako asteburuan

2008/11/25

Hegoalde Argentinarra EEko taldea San Julianeko Sebastian Elkanoren oroigarrian (argazkia Hegoalde Argentinarra EE)
Hegoalde Argentinarra EEko taldea San Julianeko Sebastian Elkanoren oroigarrian (argazkia Hegoalde Argentinarra EE)

PUBLIZITATEA

Rio Gallegoseko Hegoalde Argentinarra Euskal Etxeko hogei kidek osaturiko ordezkaritza bat Puerto San Julianen izan zen asteburuan, Patricia Tamayo gasteiztarrarekin batera. Tamayo irakaslea da eta Argentinako euskal etxeetan bira egiten ari da euskara eta musika lantegiak eskainiz. Asteburuan zehar San Julianeko euskaldunek kultur ekitaldi, mintzaldi, zine emanaldi eta beste hainbat jarduerakin gozatu ahal izan zuten.

Puerto San Julian, Argentina. Patagonian dago Puerto San Julian herria eta ezaguna da 1520 urtean bertara heldu zelako Hernando de Magallanesen untziteria. Magallanesek bere izena duen Atlantiko eta Pazifikoaren arteko itsasartea aurkitu zuen, munduari buelta emateko saioan, baina Puerto Julianen hil egin zen eta marinelen arteko matxinada baten ostean Sebastian Elkano getariarrak hartu zuen haren lekua. Elkanok gidatuta Victoria untzia mundu osoari buelta eman zion lehena izan zen.

Euskal itsagizonaren lorratzetan heldu zen joan den asteburuan Hegoalde Argentinarra euskal etxeko  ordezkaritza eta Rio Gallegosekoek San Julianeko euskaldunekin bat egin zuten kultur ekitaldiez jantzitako asteburuaz gozatzeko. Topaketak 'arbasoen eta gaur egungo Euskal Herriaren baloreak sustatu nahi dituen euskal-argentinaren talde bat biltzeko', balio izan zuen, Hegoalde Argentinarreko kideek EuskalKultura.com-i azaldu ziotenez.

Junto a Elcano, en San Julián

[Patricia Tamayo, Graciela Bilbao, Liliana Victoria, Lidia Bonillo, Claudia Berasain eta Alejandra Urbieta, Sebastian Elkanoren estatuarekin (argazkia Hegoalde ArgentinarraEE)]

Ekitaldien artean 'Gora Vasco!' dokumentala izan zen ikusgai, Guillermo Larregui edo 'Eskorgadun Euskalduna' delakoaren istoria kontatzen duena. Larregui nafarroako inmigrante bat zen eta Santa Cruz-en 'Argentinako pertsonai ezagunenetakoa bihurtuko zuten apustu eta erronkak egiten hasi zen 1935ean', azaltzen dute euskal etxeko kideek. Topaketen argazki Euskal Herritik Patagoniara etorri ziren familia aintzindarien argazki eta lekukotasunak bildu zituzten, etorkizunean argitaratzeko asmoz. 

Patricia Tamayo en San JuliánBeste ekitaldi batzuk mintzaldiak, txangoak, Elcanoren monumentura bisita, euskal eta paragoniar gastronomia dastaketa eta Mero Echandi adituak gidatu zuen mus lantegia izan ziren. Asteburuari bukaera emanez erromeria egin zuten bertara bildu zirenek.

Hegoalde Argentinarreko kideak Río Gallegosen daude bueltan jada eta bertan Euskararen Eguneko ekitaldiak prestatzen ari dira buru-belarri (abenduaren 3an). Jai honetan Euskal Herrira bidaia eta bidai saria zozketatuko dituzte. [Ezkerreko irudian Patricia Tamayo irakasle gasteiztarra Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak Piedrabuenan jarri zuen plakarekin (argazkia Hegoalde Argentinarra EE)]

 

 

Echandi, Tamayo y Urbieta

[Mero Echandi, Patricia Tamayo eta Domingo Urbieta asteburuko ekitaldi batean (argazkia Hegoalde ArgentinarraEE)]

Irudi gehiago gure argazki galerian,  hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia