euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Hegoalde Argentinarra' EEak Gernikako bonbardaketaren euskal martiriei omenaldia egin zien 71. urteurrenean

2008/05/01

Rio Gallegoseko euskal komunitateak Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena ospatzeko antolatu ziren ekintzetan parte hartu zuen
Rio Gallegoseko euskal komunitateak Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena ospatzeko antolatu ziren ekintzetan parte hartu zuen

PUBLIZITATEA

1937. urteko Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren karira egiten ari diren ekitaldiak, ugariak izateaz gain, munduko hainbat lurraldetaraino heltzen ari dira, asko eta asko euskal etxeek antolatuta. Argentinako Santa Cruzeko 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak bizkaitar herriaren triskantza gogoratu zuen bonbardaketan hildako euskal herritar guztiei omenaldia eginez. Ekitaldian bildutakoek, gainera, dokumental 'historiko-informatibo' bat ikusi ahal izan zuten. Rio Gallegoseko 'La Opinión Austral' egunkariak homenaldiari buruzko albistea argitaratu zuen.
Bazkideek, lagunek edota ikusleek ez zuten aukera galdu nahi izan eta Santa Cruzeko 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena gogoan hartzeko antolatu zuen ekitaldian parte hartu zuten. Bar Los Vascos-en, Rio Gallegoseko euskal komunitatea biltzen den tabernan, bizkaitar herriko martiriak omentzeko jardunaldia egin zen 1937ko apirilaren 26an Franco diktadorearen aliatuak ziren nazien tropek Gernika bonbardatu ostean.

[Goiko irudian, Bar Los Vascos, Rio Gallegoseko euskal komunitatea biltzen den tokia]

Omenaldian, Euskal Etxeko idazkari Mario Aramburuk hitz batzuk egin zituen eta honakoa adierazi zuen: 'Gernika hitzaren aipamenak historiako gertakizunik zentzugabeko eta koldarrenetakoa ekartzen digu gogora, ez bakarrik euskaldunei, baizik eta gizadteria osoari'. Are gehiago, Aramburuk azpimarratu zuenez, 'babesgabeko herriari eginiko airezko erasoa faxisten basakeriaren sinboloa bihurtu da'.

[Rio Gallegoseko La Opinión Austral egunkariak iragan larunbatean, apirilaren 26an, argitaratutako artikulua]

Gernikako bonbardaketaren 71. urteurreneko ekitaldiko partaide guztiek dokumental historiko-informatibo bat ikusi ahal izan zuten. Rio Gallegoseko 'La Opinión Austral' egunkariak euskal etxeak antolaturiko ekitaldiari buruzko artikulua argitaratu zuen iragan larunbatean, apirilaren 26an. Hedabideak 'Guernica' koadroaren irudiarekin ilustratu zuen albistea, Malagako Pablo Picasso artistak bizkaitar herriaren bonbardaketaren aurka protesta sinbolo modura margotutako obra.


Lotura interesgarriak

Gernikaren 71. urteurrenaren ospakizuna FEVAko mintzaldietan
2008ko apirilaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Kandido Saseta komandantearen gorpua Hondarribira itzuli zuten
2008ko apirilaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Mendozako EEak gogora ekarriko du Gernikaren 71. urteurrena
2008ko apirilaren 21ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Mar del Platak Gernikako bonbardaketa gogoratuko du
2008ko apirilaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

El Calafateko euskaldunak euskal etxe bat sortzeko bildu dira
2008ko apirilaren 24ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Eusko Jaurlaritzak 'Hegoalde Argentinarra' EEa onetsi zuen atzo
2008ko martxoaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

Hegoalde Argentinarrak Euskararen Eguna ospatu zuen
2007ko abenduaren 13an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia