euskal diaspora eta kultura
2012/10/22
PUBLIZITATEA
Rio Gallegos, Argentina. Rio Gallegoseko Gizataldeen I. Azoka burutu zen irailaren azken asteburuan bertoko Juan Bautista Rocha kiroldegian. Hiriko kolektibitate euskaldunak parte-hartze handia izan zuen festan eta gailendu ere egin zen besteen artean batez ere bere eskaintza gastronomikoagatik. Mota askotako pintxoak ez ezik, Edgardo “Bilbo” Bilbaok prestatutako txistorra ere berehala agortu zen euskal standean. Horrez gain, euskal etxeko bazkideek Liliana Victoriak egindako babarrun gorriekin loriatzeko aukera izan zuten.
Rio Gallegoseko Gizataldeen I. Azoka euskal etxearen ekintzen berri emateko oso une baliogarria suertatu zen. Tartean Hegoalde Argentinarrak ekoizten duen ‘Areto Euskalduna’ (gaztelaniaz ‘Sala Euskaldun’). “Hirugarren denboraldia bukatu berria dugu eta pozik gaude, oso harrera ona izan duelako” adierazi digute dute euskal etxekoek. Gogora dezagun ‘Sala Euskaldun’ saioa Santa Cruz probintzia osora iristen dela, probintziako telebista kate baten bidez.
Irailaren 29ko gau berean, Hegoalde Argentinarra-ko arduradunek 2012ko zozketan Euskal Herrira joateko bi txartelak eta bidaian gastatzeko mila euro eman zizkieten Mirta El Cano eta Humberto Quiñonez irabazleei. Eta topa egiteko beste arrazoien artean, erakundeko kideek Cesar Arizmendi etxeko lehendakariak idatzitako liburuaren kaleratzea ere aipatu zuten. Bukatzeko, euskal etxeak proposatutako ‘Kirol zintzotasuna’ delako saria ezarri zela ume eta gazteen pilota txapelketetan, azpimarratu dute Euskal Herriko ordezkariek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus