euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hego konoko partaideak bildu ditu euskal poesiari buruzko FEVAren ‘Olerkiak' online ikastaroak, eta errepika daiteke

2022/09/15

Elba Mocoroa, olerkigintzari buruzko Ikastaro birtualaren irakasle
Elba Mocoroa, olerkigintzari buruzko Ikastaro birtualaren irakasle

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Hogeita hamar bat lagunek eman zuten izena ´Olerkiak: Palabras y voces del euskera´ (Olerkiak. Euskararen hitz eta ahotsak) euskal olerkigintzari buruzko online ikastaroan. Gehienak argentinarrak, baina baita Txile, Brasil eta Peruko herrialdeetakoak ere. Fevak antolatuta eta Gerorako Elba Mocoroa irakaslea eskola-emaile, jarduera oso positiboki baloratu zuten. Hori dela eta koordinatzaileek jarraipena emango diote lanari.

Elba Mocoroak Euskalkultura.eus-i jakinarazi dionez, ikastaroaren bigarren atala datorren urtean emango litzateke. Horretan, emakumezko olerkariek leku berezia izango dute. Arantxa Urretabizkaia, Amaia Lasa, Itxaro Borda eta Miren Agur Meaberen lanak irakurriko dira, Bernardo Atxagaren lana eta euskararekiko egungo jarrerari heltzeaz gain.

Antolatzaileak pozik agertu dira bideokonferentzia plataforma erabiltzeak euskal etxe askotako kideen parte hartzea ahalbidetu duelako. Azulgo Gure Txokoa, Rio Negroko De la Confluencia, Buenos Aireseko Eusketxe, Cordobako Gerora, Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea, Chubuteko Del Nordeste, Neuquengo Del Comahue, Rosarioko Zazpirak Bat, San Nicolaseko Euzkal Etxea eta Tres Arroyoseko Hiru Errekako lagunek, besteak beste, hartu zuten parte.  



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia