euskal diaspora eta kultura
2012/06/01
PUBLIZITATEA
Asuncion, Paraguai. Joan den asteartean, maiatzaren 29an eginiko bileran, 'Cuarto Intermedio' delakoan, erabakitakoaren arabera, Asunciongo 'Jasone' Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria honako pertsona eta karguek osatzen dute:
-Lehendakari: Héctor Izaguirre
-Lehendakariorde: Arturo Sasiain
-Idazkari: Galo Egüez
-Idazkariorde: Alvaro de Aguirre
-Diruzain: Ramón Cueto
-Diruzainorde: Alberto Urrutia
-Batzordekide: Carlos Acha, Manuel Gamarra, Iñaki Biain, Carlos Vera
-Sindiko: Daniel Elicetche
-Sindiko ordezko: Cristina Abente
Orain arteko Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako zerrenda aho batez onetsi zuten bertaratutakoek eta bilera bururatzeko orain arteko lehendakari izandako Galo Egüez-en aldeko laudorio hitzak esan ziren; hala egin zuten, hain zuzen ere, esaterako, Alberto Urrutia eta Arturo Sasiainek bereziki, bildutakoek haren lana txalotu zutelarik eta ongi-etorri esku-zartak ere eskaini zizkiotelarik lehendakari berriari, Hector Izaguirre-ri.
Janarien Azoka
Bestalde, pare bat aste lehenago, maiatzaren 15ean, Jasone Euskal Etxeko zenbait kide bertaratu ziren Udaletxe aurrera, Asuncionen beste behin egin zen Janarien Azokara, hainbat herrialde partaide euren janari arloko aberastasunak erakustsiz gauzatzen den ekimen honetara. Legatza saltsa berdean izan zen euskaldunen ordezkari, Gustavo Benitez prestatzaile, euskaldunek Centre Catalá-ko eta Andaluziako Etxeko lagunekin standa partitu zutelarik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus