euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hector E. Altamirak hartu dio lekukoa Silvina Bordenaveri Saladilloko Itxaropen EEko lehendakari legez

2009/09/08

Saladilloko Euskal Etxeko logoa (argazkia EuskalKultura.com)
Saladilloko Euskal Etxeko logoa (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Hauteskundeak eta lehendakari aldaketa heldu zaio Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeari, Argentinako Buenos Aires probintzian, urte batzuetan lehendakari --eta lehendakari arras aktibo-- Silvina Bordenave izan ondoren, hauteskundeek Hector Eduardo Altamirari pasatu baitiote ardura hori. Maria Silvina idazkari izatera pasastu da Zuzendaritza Batzorde berrian. Eurekin batzordekide, besteak beste, Adriana Maria Osen, lehendakariorde; Nora Idoeta, idazkariorde; Alfredo Elizagaray, diruzain; eta Barbara Ugartemendia, diruzainorde.

Saladillo, Argentina. Hauteskundeak joan den abuztuaren 29an egin ziren, Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak eginiko Urteroko Ohiko Biltzar Nagusiaren baitan. Azkeneko batzordean Kontu ikuskatzaile ordezko zen Hector Eduardo Altamira da lehendakari berria. Agintealdi berrirako Zuzendaritza Batzordea, honakoek osatzen dute:

-Lehendakari: Héctor Eduardo Altamira
-Lehendakariorde: Adriana María Osén
-Idazkari: María Silvina Bordenave
-Idazkariorde: Nora Idoeta
-Diruzain: Alfredo Elizagaray
-Diruzainorde: Barbara Ugartemendía

-Batzordekide titular: 1.a Susana Labere 2.a Horacio A. Echeverría 3.a Elva Zabala 4.a Leonor Zubeldía 5.a Alicia Lavín

-Batzordekide ordezko: 1.a Darío Nagore 2.a Cristina Martí Zabala 3.a Justo Idoeta 4.a Alberto Aguirre 5.a Carlos Zarragoicoechea

-Batzorde kontu ikuskatzailea titularrak: Ignacio Asensos, Juan Istillart eta Alberto Achaval

-Batzorde kontu ikuskatzailea ordezkoak: Zulma Erramouspe eta Angela Carrano Azcona



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia