Donostia-San Sebastian. Joan den igandean Euskal Autonomi Erkidegoan egin ziren hauteskundeetako emaitzak ezagunak dira eta jakina da behin-behineko emaitzak hauek direla: EAJ (31 eserleku), EH Bildu (22), PSE-EE (10), Elkarrekin-Podemos (6), PP (5), Vox (1). Behin-behineko emaitzak diogu, Diasporako eta kanpoan dauden euskal herritarren botoak ostiralean jakinaraziko direlako eta honek, izan ere, aldaketak eragin ditzakeelako, Bizkaian hain zuzen, azken eserlekua EH Bilduren eskuetan utziz edo PPrenenetara pasatuz.
Ofizialki datorren ostiralean ezagutaraziko diren kanpoko herritarren CERAko botoek ekar dezakete Bizkaiko azken legebiltzarkidea EH Bilduren eskuetan segitzea edo PPek eskuratzeaa. 108 boto beharko lituzte PPek hori gertatzeko, eta horretan kanpoko euskal herritarren bozkak markatuko du aldea.
Kontuan izan aurrekari hurbilak badaudela eta iazko estatu mailako hauteskundeetan kanpoko euskaldunen botoek, Bizkaiko mahaietako hutsegite batzuekin batera, sorpresa ekarri zutela eta erabakiorrak izan zirela, hasieran EAJ-PNVri egoitzako diputatu bat, azkenean, PPek, bertako botoekin Bizkaian galdua zuen diputatua, kanpoko herritarren botoei esker eskura zezan.
3.065 bozka kanpoan
Gogora dezagun Eusko Legebiltzarrerako 2020ko uztailaren 12ko hauteskundeetan, atzerriko 2.672 hauteslek eman dutela botoa postaz eta 393k hautestontzian. Egiari zor, izugarri zaila zaio hainbat herrialdetako jenderi, nahi izanda eta garaiz eskatuta ere, botoa eman ahal izatea, bozkatzeko paperak berandu iritsi edo iristen ez direlako eta prozesu osoa oso geldoa eta konplikatua delako; aurten gehiago, Covid-19aren egoerak, konfinamenduek eta osasun aldeko muga eta neurriek are gehiago konplikatu baitute.