euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hauteskundeak Caracasko Eusko Etxean: Carlos Otañok hartu dio Pedro Javier Arriagari lehendakari lekukoa

2010/03/08

Caracasko Eusko Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria: ezkerretik hasita Ekaitz Lacasa (batzordekide), Maria Teresa Ballatori Arteaga (diruzain), Carlos Otaño (lehendakari), Itziar Rodriguez (idazkari), Victor Manuel Ballatori (lehendakariorde)
Caracasko Eusko Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria: ezkerretik hasita Ekaitz Lacasa (batzordekide), Maria Teresa Ballatori Arteaga (diruzain), Carlos Otaño (lehendakari), Itziar Rodriguez (idazkari), Victor Manuel Ballatori (lehendakariorde)

PUBLIZITATEA

Joan den larunbatean egin zuen Caracasko Eusko Etxeak, Venezuelan, elkartearen Biltzar Nagusi Ezohikoa, izan ere Zuzendaritza Batzorde berria hautatzea bilerako mintzagai bakartzat harturik. Oraingoan izan zen ke zuririk eta Carlos Otaño izango da aurrerantzean Eusko Etxeko lehendakari berria, orain arteko Pedro Javier Arriagari lekukoa harturik. Otaño bezala aho batez hautatu zituzten elkarteko gainerako buruzagi karguak: Victor Manuel Ballatori Arteaga, lehendakariorde; Maria Teresa Ballotori Arteaga, diruzain; Itziar Rodriguez, idazkari; eta Ekaitz Lacasa, batzordekide.

Caracas, Venezuela. Biltzar Nagusi Ezohikoa egin zuen joan den larunbatean Venezuelako hiriburuko bere egoitzan Caracasko Eusko Etxeak, bildutakoen eguneko gai bakarra erakundeko Zuzendaritza Batzorde berria hautatzea, aurrekoak lanean lau urte bete ondoren.

Gai bakarreko bilera hau joan den urtarrilaren 30ean egindako Ohiko Biltzar Nagusiaren ondotik etorri da, aldi hartan, orain arteko Batzordearen iazko kudeaketa txostenak eta azalpenak oro onartu ondoren ez baitzuten bildutakoek inongo erabaki argirik hartu ahal izan Zuzendaritza Batzorde berria osatzeko orduan, nahiz eta horri buruzko elkarrizketak eta eztabaidak luze hartu zuen. Horregatik deliberatu zen, Biltzar Nagusi Ezohiko monografiko baterako deia egitea, joan den larunbaterako.

Oraingoan bai, Biltzarrak izan du ondoriorik eta Carlos Otañok hartu dio lehendakari lekukoa orain arteko Pedro Javier Arriaga Aguirreri. Lehendakari berria bezala, aho batez erabaki dira Batzordeko gainerako karguak: Victor Manuel Ballatori Arteaga, lehendakariorde; Maria Teresa Ballotori Arteaga, diruzain; Itziar Rodriguez, idazkari; eta Ekaitz Lacasa, batzordekide.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia