euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hauteskundeak Bartzelonako Euskal Etxean: Oihane Astui eta Sara Galar, lehendakari eta lehendakariorde berri

2010/07/05

Joan den ostegunean, uztailaren 1ean, Bartzelonako Euskal Etxeak eginiko Ohiko Biltzarraren irudia (argazkia EE)
Joan den ostegunean, uztailaren 1ean, Bartzelonako Euskal Etxeak eginiko Ohiko Biltzarraren irudia (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Bartzelonako Euskal Etxetik adierazten zaigunez, joan den ostageunean egin zen bazkideen ez ohiko batzarraren ondoren Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuten Kataluniako hiriburuko euskal etxeko bazkideek. Aitor Arruti eta Jon Elordik Euskal Etxearen zuzendaritzaren buru egondako 6 urteen balantzea egin zuten, "hasieran ezarritako helburuak bete" eta "kultur eskaintza oparo bat lortu" izana azpimarratuz. Betetako helburuen artean ondokoak azpimarratu zituzten: "Euskal Etxearen irekitzea eta eredu anitzago batera hurbiltzea" eta "hiriko eta herrialdeko euskal kulturaren erreferente bihurtzea", dio euskal elkarteak kaleratutako oharrak.

Bartzelona, Katalunia. Dagoeneko lehendakari eta lehendakariorde kargualdia hasia duten Oihane Astui-k (Bermeo, 1977) eta Sara Galar-ek (Noain, 1977), buruak aldatu arren taldeak bera izaten jarraitzen duela azpimarratu zuten euren jardute-aldia hasterakoan. Datozen urteetan lortu nahi dituzten helburu nagusiak ondokoak lirateke, elkartearen lau urteko planean oinarrituaz:

  • Hirian eta herrialdean euskarari, euskal kulturari eta Euskal Herriaren ezagutzari kalitatezko eta etengabeko proiekzio eskaini
  • Euskal Etxea erakunde zabal eta anitz gisa bermatu, elkartearen helburuak errespetatuz
  • Publiko mota guztiei zuzenduriko ekitaldiak eskaini, Euskal Etxea bertako proiektuei ere irekiaz, baina bazkideei lehentasunezko tratua eskainiaz

Hurrengo bi urtetako zuzendaritza batzordea ondokoa izango da:

-Lehendakaria: Oihane Astui Zulaika
-Lehendakariordea: Sara Galar Zulet
-Idazkaria: Jose Angel Odiaga Galletebeitia
-Diruzaina: Aitor Arruti Aizpurua

Bokalak:

-Ekaitz Garate Mujika
-Jon Elordi Akordarrementeria
-Fernando Gallarzagoitia Otaduy
-Ana Rodet Iraola
-David Fernandez Ramos
-Larraitz Lizarazu Ibarguren
-Beatriz Rodado Martí
-Josep Padró Xiroy
-Dorleta Goya Goenaga
-Itziar Arkauz Ugarte

Kargu aldaketaren bideoa http://blog.euskaletxeak.org



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia