Oregon, AEB. Richard Etulain doktorea historialaria da eta 60 liburu idazle. Doktoretza Oregongo Unibertsitatean lortu zuen, Historia Departamentuko irakasle izan zen. Gainera, Mexiko Berriko Unibertsitateko Amerikar Mendebalderako Zentroko zuzendaria ere 2001ean erretiroa hartu arte. Beti izan du bere euskal jatorriarekiko interesa, eta liburu honetan, "Boyhood among the woolies" titulupean, bere haurtzaroa kontatzen du, Washington estatu ekialdeko euskal ardi arrantxo bateko bizitza islatuz era berezi batean.
Richarden aita, Sebastian Etulain, Eugitik (Nafarroa) abiatu zen 1921ean, 18 urte zituela, Espainiako soldaduskatik ihesean, eta Yakimara (Washington) iritsi zen. Bertan bere 3 anaiarekin elkartu zen, artzaintzara dedikatuz, hasieran bere osaba Martinekin, eta gero bere anaia Juanekin. Richardek liburuan kontatzen duenez, zorte on eta lan gogorraren konbinazio bati esker, bere aitak arrakasta izan zuen eta arrantxo propioa eta milaka ardi erosi ahal izan zituen. Eta Mary Lou Gillard Fosterrekin ezkondu eta familia osatu zuen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Sebastianek, ardien negozioa aldatzen ari zela ikusirik, ardi arrantxoa saldu eta abeltzaintza arrantxo bat erosi zuen Ellensburgetik gertu. Gero Eliza Ebangelikora bihurtu zen, eta horrek euskal kulturatik urrunduarazi zuen. Richardek, Ipar Amerikan ezohikoa den familia euskaldun baten historia kontatzeko elementuak zituen esku artean eta aprobetxatu ditu liburu hau idazteko.
"Boyhood among the woolies" liburuan hizpide hartzen ditu lan amaigabeak, erditze-denboraldia, ardien eskila eta sute arriskutsuen aurkako borroka, besteak beste. Protagonistak hiru anaiak dira, Ken, Dan eta Richard bera. Familia jarduerak eta txantxak deskribatzen ditu han jaio eta hazitako haur eta gazte baten ikuspuntutik,, langileekiko harremanak, gustuko txakurrak, Ritzvilleko eskola eta eliza, eta euskal bizimodua, baita ere arrantxoko bizitza, egiten zituzten bihurrikeriak, erlijioa eta eguneroko bizitzako gauza txikiak.
- Elkarrizketa ingelesez Richard Etularinekin Buberren euskal orrialdeetan
Liburua online eros daiteke:
- Washington State University Press
- Amazon