euskal diaspora eta kultura
2009/08/21
PUBLIZITATEA
Resistencia, Argentina. Ekitaldia joan den larunbatean, abuztuaren 15ean, egin zen eta hirugarrenez antolatu du Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak. Izan ere Argentinan urtero 'Haurren Eguna' ospatzen dela-eta Euskal Etxeak zeozer egin behar zuela pentsatu zuen eta egin ere haur gabetuen alorrean. Jakinaren gainean egonik oso gauza apala eta murriztua dela, alkartasun txokolatealdi bat (Chocolateada Solidaria) bat egitea proposatu zuten eta geroztik Euskal Etxeak urtero txokolatealdi bat antolatu izan du Resistenciako haur-zentru desberdinetan, beti ere pobrezian edo beharrean bizi diren neska-mutikoekin, zentru horiekin elkarlanean. Aurten, konomiak eta Euskal Etxearen egoerak sobera lagundu ez badu ere, eutsi egin zaio ekimenari, elkarteko bolondresei esker.
[Txokolatealdiko irudia]
[Antolatzaile eta parte hartzeileetako batzuk, tartean Nelson Bulacio (txapela gorriduna), erdian ikurriñaren ondoan Isabel Esteban serora (horiz) eta haren atzean, niki lerroduna, Jose Christian Echavarria;ator xuria eta lepokoa duen seroraren ondoan, Margarita Irigoyen eta bere atzean Marta Ciruelo Etxepare; gorriz eta irribarretsu, Marianela Echavarria; haren gibelean Maria del Huerto Caminos de Echeverry, eta atzean bere senar Ezequiel Echeverry. Horiekin batera txokolatealdian parte hartutako neska-mutikoetako batzuk eta urtean zehar laguntzaile dituztenetako batzuk]
Aurtengoan Parroquia Nuestra Señora de Itatí: Reina de los Humildes deitu erakunde katolikoaren eskutik egin da [Itatíko Andra Maria Hego Ameriketako leku askotan herri indigenen ama birijina kontsideratua da], Isabel Esteban ahizpak gobernatzen duen ekimenarekin elkarlanean. Marianela Echavarria EEko idazkariak azaldu dionez EuskalKultura.com-i, ekimenaren hasieran "ahizpak bertan zeuden guztien aldeko otoitz bat zuzendu zuen", gero "Maria del Huerto Caminos eta Jose Christian Echavarriak eskerrak eman zizkien bertaratukoei, haurrei bereziki, hain harrera goxoa egiteagatik" eta, azkenik, "txokolate zaporetsu bat zerbitzatu zen, faktura eta panzito-ekin".
Euskal Etxearen izenean parte hartu zuten bolondresen artean Marta Ciruelo Etxepare, Nelson Bulacio, Mariu Caminos de Echeverry, Marianela Echavarría, José C. Echavarría, Ezequiel Echeverry, Amanda Manfrini eta Margarita Irigoyen-ek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus