Iruñea-Pamplona. Euskal Etxeetan eta munduko euskal komunitateetan ere lagun izan daitekeen haurrekin (eta helduekin) euskaraz ospatu edo jolasteko edo euskara irakasteko kantu bilduma polita eskaintzen du doan online Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak EIBZ (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) eta Euskara Atalarekin batera prestatua. "Horretarako, Haur eta Lehen Hezkuntzako abestiak gaika sailkatu ditugu, irakasleen bilaketak errazteko asmoz. Bigarren Hezkuntzako eta euskaltegietako ikasleentzako abestiak, berriz, lantzen diren hizkuntz egituren edota hiztegiaren arabera sailkatu ditugu", azaltzen dute webgunean.
Bi atal nagusiak, "Hau eta Lehen hezkuntza" eta "Bigarren Hezkuntza eta Helduak" dira.
Lehenengoak, gaika, honako azpisailak eskaintzen ditu:
01. Zotz egiteko
02. Errutinak
03. Urtebetetzea
04. Koloreak
05. Zenbakiak eta letrak
06. Animaliak
07. Egutegia
08. Eguraldia
09. Minak eta gaixotasunak
10. Emozioak eta aldarteak
11. Jantziak eta oinetakoak
12. Garraiobideak
13. Eguneroko ekintzak
14. Gorputz atalak
15. Gorputz ekintzak
16. Janariak eta jatorduak
17. Lanbideak
18. Kirolak eta zaletasunak
19. Olentzero eta Eguberriak
20. Herriko jaiak
21. Urteko ospakizunak
22. Euskara
23. Lasaitzeko
24. Musika tresnak
25. Ipuin klasikoak
"Bigarren Hezkuntza eta helduak" sailak, berriz, bigarren Hezkuntzako nahiz euskaltegietako irakasleendako lagungarriak izan daitezkeen kantuak biltzen ditu excel honetan bilduta edo zerrenda honen arabera (kantua, egilea, zer lantzeko, bideoa eta hitzak edo karaokea).
-Anek idatzi dit zutaz (Mikel Urdangarin). Zer lantzeko: konpletiboak: -(e)la. Bideoa, karaoke-letra
-Da (Zea Mays). Zer lantzeko: zehar-galderak. Bideoa, karaoke-letra
-Dantza gaitezen hil arte (Modus operandi). Zer lantzeko: Adjetiboak, atzizkiak. Bideoa, karaoke-letra
-Ezetz esatea (Ruper Ordorika). Zer lantzeko: zein zaila/goxoa den... -t(z)ea. Bideoa, letra
-Hainbeste (Izaro). Zer lantzeko: konparaziozkoak: beste, Hainbeste. Bideoa, karaoke-letra
-Ilargia (Ken Zazpi). Zer lantzeko: agintera: esaiozu, erlatibozkoak: -(e)na, konpletiboak, -t(z)eko. Bideoa, karaoke-letra
-Joan zinetenetik (Bide ertzean). Zer lantzeko: denborazkoak (noiztik), (e)netik. Bideoa, letra
-Kolore bizia (Negu gorriak). Zer lantzeko: zeren/noren kontra. Bideoa, karaoke-letra
-Konplize ditut (Mikel Markez eta Aire Ahizpak). Zer lantzeko: adjetibozkoak, erlatibozkoak. Bideoa, karaoke-letra
-Lagunaren heriotza (Ruper Ordorika). Zer lantzeko: -adjetiboak, nor-nori:sartu zaigu, partitiboa. Bideoa, letra
-Lasai, lasai (Huntza). Zer lantzeko: aspektua, neure burua, ote. Bideoa (Euskadiko Orkestrarekin), karaoke-letra
-Libre (Sagarroi). Zer lantzeko: subjuntiboa. Bideoa, letra
-Loretxoa (Lertxundi). Landuz: Nor-nori-nork, dio/dizkio; zertarako, -t(z)eko, Bideoa, (Exkixu, Gatibu, Sonakay, Go!azen), letra
-Nahiago nuke (Benito Lertxundi). Zer lantzeko: baldintza, hipotetikoa. Bideoa, karaoke-letra
-Nire aitaren etxea (Eñaut Elorrieta). Zer lantzeko: geroaldia -ko/go, zeren/noren kontra, -(r)ik gabe. Bideoa, karaokea
-Onerako da (Ruper Ordorika). Zer lantzeko: nork. Bideoa, letra
-Pixka bat es mucho (Nahike, Mikel eta Iñigo). Zer lantzeko: lanbideak, agintera, atzizkiak, -ari. Bideoklipa, karaoke-letra
-Txanpon baten truke (Alaitz eta Maider). Zer lantzeko: zeren truke, erlatibozkoak. Bideoa, karaoke-letra
-Txoria txori (Mikel Laboa). Zer lantzeko: baldintza lehenaldia. Bideoa, karaoke-letra
-Zure begiek (Mikel Markez). Zer lantzeko: nor-nork oraindlaian, nork singular eta pluralean. Bideoa, karaoke-letra
-Zurekin (Mikel Urdangarin). Zer lantzeko: non, noren, nongo. Bideoa, karaoke-letra
-Zurekin dantzatu nahi nuke (Bide ertzean). Zer lantzeko: baldintzaren ondorioa, kontzesiboak. Bideoa, letra