euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Haurrak, urte berrirako gurari onen enbaxadore Montevideoko Haize Hegoa EE-aren Euskal Usadioen XI. Lehiaketan

2008/11/26

Neska bat bere postala marrazten (argazkia Haize Hegoa)
Neska bat bere postala marrazten (argazkia Haize Hegoa)

PUBLIZITATEA

Beste urte batez, eta hamaikagarrena da hau jada, Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak neska-mutil talde zabala bildu zuen Euskal Usadioen lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa hau, arrakastatsua izateaz gain, esperientzia polita da gaztetxoentzat, bertan marrazten dituzten postalak gero Haize Hegoak Gabonak eta urte berria zoriontzeko erabiltzen dituenak direlako. Postal bakoitzak egilearen izena darama, eta Haize Hegoari esker mundu osoko euskal etxearen kolaboratzaileengan helduko dira, 2009 urterako gurari onez beteta.

Montevideo, Uruguay. Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak ez zuen urteroko hitzorduan huts egin eta neska-mutil asko bildu zituen Euskal Usadioen Lehiaketaren XI. edizioan.  'Eskoletako umeei euskal usadioak erakusteko bide orijinal bat da', azaldu zion EuskalKultura.com-i Haize Hegoako lehendakari Enrique Poittevinek. 'Ideiai gazteei euskal usadio eta  kondairak kontatzea da, ondoren beraiek aurrez prestaturiko postaletan gai honi buruzko marrazkiak egin ditzaten. Txartel horiek  urtero bezala, Haize Hegoaren Gabonetako postalak izango dira eta munduko Eusakl Etxe,  erakunde eta kolaboratzaileei bidaliko dizkiegu'. 

Gaztetxoen erantzuna oso ona izan zen eta askok parte hartu nahi izan zuten lehiaketan. Marrazkilariek margo eta beste materialak izan zituzten eskuragarri, bakoitzak bere gustokoa aukera zezan. Adi-adi entzun zituzten Maite Bengoak azaldu zizkien usadio eta kondairak, eta horren ostean, marrazteari ekin zioten.

Concurso Costumbres Vascas 2008 (1)

 [Neska-mutilak Maite Bengoaren ipuinak eta kondairak entzuten (argazkia Haize Hegoa EE)]

Bakoitzak bere marrazkia bukatu eta aurkeztu ostean, irabazlea nor izango ote zen ezagutzeko irrikan itxaron zuten. Denak izan ziren  irabazle, Haize Hegoak denentzako opariak prestatu zituelako, baina arlo bakoitzean sari berezia izan zuten lau partaide izan ziren ere.

 Concurso Costumbres Vascas 2008 (2)

 [Gazteak askaria jaten, irabazlea nor izango ote zen jakiteko zain (argazkia Haize Hegoa EE)]

Haize Hegoako arduradunak ekitaldiarekin oso pozik agertu dira, Euskal Etxearen klasikoetako bat bihurtu dela onartuz. 'Beste urte batez, marrazki orijinal hauek munduko bazterretara helduko dira, umeek bakarrik zabaldu dezaketen bake mezuarekin', bukatu zuen Enrique Poittevin-ek.

Concurso Costumbres Vascas 2008 (3) 

 [Partaide nagusietako batzuk euren lanak erakusten (argazkia Haize Hegoa)]

 Concurso Costumbres Vascas 2008 (4)

  [Lehen postua irabazi zuen neskatila saria jasotzen (argazkia Haize HegoaEE)]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia