euskal diaspora eta kultura
2011/02/16
PUBLIZITATEA
Bordele, Frantzia. "Hemendik aitzina gure haurrek euskararen ikasteko eta euskaraz bizitzeko ahala izanen dute Bordelen!", diote Bordeleko Eskual Etxeko arduradunek ekimenaren aurkezpenean. 'Haurrak eskuaraz!' ikastaroak bi urte eta lau urte arteko neska-mutikoak hartuko ditu eta euskara hutsean ariko dira jolas eta kantuan, ordu eta erdiz, elkarteko egoitzan.
Klaseak mementuko asteazkenero izango dira (asteazkenetan eskolek egun librea dute Frantzian), 10:00etatik 11:30ak arte. "Baina asteazkenean etorri ezin duten hiru edo lau haurren gurasoek ere interesa agertu dute eta beste klase egun bat ere antolatzea hausnartzen ari gara", gehitzen du Mayia Duhaldek.
Badira Bordeleko Euskal Etxean euskaraz egiten duten gurasoak eta beste asko euskal etxeak ematen dituen eskoletan ikasten ari dira. EuskalKultura.com-en galderei euskaraz erantzun dien Duhaldek berak, adibidez, gau eskolan ikasi zuen. Eta ongi ikasi, gainera. Baina, haurrei txikitandik euskaraz jolasteko eta lagunak egiteko aukera ematea da jardueraren helburua.
-Ikastaroan izena eman nahi duenak Mayia Duhalderi e-maila bidali behar dio hona, edo telefonoz deitu 06 62 06 89 10 zenbakira
-Bordeleko euskal etxearen webgunea, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus