euskal diaspora eta kultura
2012/02/24
PUBLIZITATEA
Montreal, Quebec. Quebec-eko Euskaldunak elkarteak Inauteriak ospatu zituen iragan otsailaren 11n eta jai berezia antolatu zuen euskal etxearen egoitzan. Hogeita hamar bat bazkide bildu ziren bertara eta arratsaldeko bostak goiti, helduek zein haurrek eskulan tailer batean hartu zuten parte. Tailerraren gaia, jakina, Aratusteak izan ziren eta mozorroak eta euskal inauteri txanoak egin zituzten.
[Eskulan tailerrean Inauterietarako mozorroak egin zituzten Quebec-eko Euskaldunak elkarteko kideek (argazkia EuskaldunakEE)]
Ondoren afari legea pasa zuten elkarteko bazkideek, ongi pasa ere, izan ere garai honetako jaki tipiko bat prestatuz: mahatamiak. Iparraldeko zenbait herritan ohitura da Inauteri eskean datozen lagunei opil bero hauek eskaintzea, eta Ernest Behaxateguy bazkideak mahatamiak nola prestatu erakutsi zuen, era ikusgarrian erakutsi ere, argazkiak islatzen duenez.
[Ernest Behaxateguy bazkideak, sukaldaritza kontutan fin dabilela erakutsi zuen jaian mahatamiak prestatzen (argazkia EuskaldunakEE)]
Indarrak bildu ostean, elkarteko kideek Euskal Herriko Inauteriei buruzko hitzaldia entzun zuten. Hizlaria Adelaide Daraspe, elkarteko presidentea bera izan zen. "Oso polita izan zen eguna eta haurrei dedikaturiko ekitaldiak egiten segituko dugu, bizia eta kolorea emaiten baitiote euskal etxeari", aitortu digu Daraspek.
-Euskaldunak elkartearen webgunea, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus