euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Hatsaren Poesia’ 2021 Olerki Bilduma lapurtarrak Beatriz Poume Tandilgo euskara irakaslearen poema bat bildu du

2021/07/23

Lapurdiko ‘Hatsaren Poesia’ Olerki Bildumak Beatriz Poumeren poema dakar aurten
Lapurdiko ‘Hatsaren Poesia’ Olerki Bildumak Beatriz Poumeren poema dakar aurten

PUBLIZITATEA

Tandil, Argentina. Euskal Herriko Hatsaren Poesia Elkarteko erreferente den Ainara Maiak gonbidaturik Tandilgo Gure Etxean irakasle aritzen den Beatriz Poumek ‘Arima bat’ izeneko poema argitaratu du Elkartearen 2021eko Olerki Bilduman. Partaidetza honekin esan dezakegu euskal argentinarren presentzia sendotuz doala literatur ekimen honetan. Izan ere 2019ko eta 2020ko edizioetan San Nicolaseko Javier Tiseraren poema bana sartu zituzten proiektuko arduradunek.

Jalgi Hadi Mundura’ taldean ezagutu zuen Ainara Maia Beatriz Poumek. EuskalKultura.eus-i aitortu dionez, “orain dela bi urte, pandemiaren hasieran, Andrea Bella euskara irakasle montevideotarrak gonbidatu ninduen taldean parte hartzera. Asteartero eta larunbatero biltzen gara –plataforma birtual batean– hitz egitera. Beldurrez eta zalantzaz onartu nuen Andrearen gonbitea, ez nekielako zer egingo nuen nik han. Egunero gai ezberdinei buruz hitz egiten dugu eta jende asko dago taldean, tartean Ainara Amaia Urroz”.

“Ainara idazlea da eta poesia tailer bat antolatu zuen. Tailerrean kontatu nuen olerki bat idatzi nuela Euskara Munduan programako ariketa batean eta irakurri egin nuen. Poema hori ‘Arima bat’ zen eta Kirmen Uriberen olerki batean dago oinarrituta. Jalgi Hadi Mundura-n irakurtzean, Ainarak argitaratzeko eskatu zidan”, azaldu digu tandildarrak.

Beatrizek ez daki gaur egun ahaiderik baduen Euskal Herrian. Badaki bere arbasoak XX. mende hasieran iritsi zirela Argentinara, batzuk Gipuzkoako Goierritik (Olabarria, Beasain, Lazkaotik…), beste batzuk Nafarroatik, Gaintzatik hain zuzen. Horrek eman zion seguruenik bultzada euskara ikasten hasteko, eta ondoren irakasteko, beti Euskara Munduan programa barruan, Tandilgo Gure Etxean 90. hamarkadan.

Gaur, engaiamendu handia du Beatrizek euskararekin eta irakasle jarraitzen du bere Euskal Etxean. “Euskara niretzat zer den? Nire bizitzan  euskara gauza zoragarria da, ‘euskararen munduari’ esker beste gauzak batzuk egin ahal izan ditudalako. Lagunak ere egin ditut, beti bihotzean eramango ditudan hainbat pertsona”, esan digu.

Nire arima (Beatriz Poume)

Bada maite dudan lagun bat
Nire helburua lortu nahi dudanean
“bai, bai, bai hobeto, bai” esaten  dit

Bada maite dudan lagun bat
Baikor sentitu behar dudanean
“bai, bai, bai, hobeto bai” esaten dit
“Gauza ederrak pentsatu dituzula”

Bada maite dudan lagun bat
Gaixotzen duenaren aurka egin nahi dudanean
“Bai, bai, bai, jaso bai” esaten dit
“Zuk egin ahal duzula”

Bada maite dudan lagun bat
Lagun horren izena gainditzea da
“bai, bai, baietz” esaten diot egunero
Beti  kasu egingo dizut bada.

Mi alma

Tengo un amigo quien quiero
Cuando quiero lograr un objetivo
Me dice sí, sí, sí, mejor sí

Tengo un amigo que quiero
Que cuando tengo que sentirme positivo
Me dice sí, sí, sí, mejor sí.
Sí que has pensado cosas hermosas

Tengo un amigo a quien quiero
Cuando quiero enfrentarme a lo que enferma
Dice sí, sí , sí, arriba
Tú lo puedes hacer.

Tengo un amigo a quien quiero
El nombre de ese amigo es superación
Sí, sí, a que sí, le digo todos los días
Siempre le haré caso



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia