euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Hator Hona’ 2018: Necocheako Euzko Etxeak EHtik tailer-emaile etorriko diren gazteen izenak jakinarazi ditu

2018/06/19

'Hator Hona' programaren irudia
'Hator Hona' programaren irudia

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Euskal Etxeko gazteek antolatzen duten proiektua bere 14. ediziora iritsi da aurten eta uztailaren 13tik abuztuaren 3ra luzatuko da, Euskal Herriko hiru gazte partaide. 2018ko ‘Hator Hona’ko protagonistak Garaitz Velez Juaristi, Unai Izagirre Etxeberria eta Lierni Kamio Rodriguez izango dira eta euren eskuetan egongo da tailerren antolakuntza. Hiru astetan zehar, hiru gonbidatuek musika, dantza, euskara, sukaldaritza eta euskal kulturarekin lotura duten beste zenbait gai garatuko dituzte euskal etxeari eta komunitateari begira.

14. edizio honen programa osatzen duten bitartean, proiektuko arduradunek iragarri dute ustekabe politak prestatzen ari direla Hator Hona programan datorren 2019ko ediziorako.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia