euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hasia da joan den ostiral iluntzean euskal programa Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren baitan

2009/04/27

Euskal standaren zati bateko ikuspegia Buenos Airesko 35. Nazioarteko Liburu Azokaren baitan (argazkia EuskalKultura.com)
Euskal standaren zati bateko ikuspegia Buenos Airesko 35. Nazioarteko Liburu Azokaren baitan (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

FEVAk eta Juan de Garay Fundazioak elkarrekin antolatutako euskal standa bisitatzearekin batera, Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokara hurbiltzen direnek badaukate euskal kulturarekin lotuta dauden bestelako jardueretan parte hartzeko aukera. Joan den ostiralean hasi ziren, hain zuzen ere, Azokako programaren baitan, euskal ekitaldiak, Jorge Luis Borges aretoan, hiriburu argentinarreko Lagun Onak abesbatzak, Ruper Ordorika abeslariak eta Buenos Aires bertako 'Accion Vasca eta Emakume Abertzale Batza'ko dantza taldekoak eskainitako ikuskizun berezi batez. Hona bertan hartutako argazki eta bideo selekzioa.

Buenos Aires, Argentina. Antolatzaileek proposatutako egitarauari jarraituz, joan den ostiralean, apirilaren 24an, iluntzeko 7etan, Buenos Airesko Lagun Onak abesbatzaren kontzertuarekin hasi ziren Liburu Azokaren egitarau barneko euskal ekitaldiak. Gabriela Mendia FEVAko idazkariaren aurkezpenaren ostean, Lagun Onak, Diasporakoen artean tradiziorik handienetakoa duen abesbatzak, euskaraz nahiz gaztelaniazko errepertorioa eskaini zuen. Abestutako kantuak honakoak izan ziren: ‘Nirea izango zen’, ‘Erribera’, ‘Aita Gurea’, ‘Maite’, ‘Ama begira ezazu’, ‘Ixil-ixilik’ eta, bukatzeko, ‘Agur Jaunak’.

2009 Buenos Aires Liburu Azoka 001

[Nazioarteko Azokaren euskal standeko zati bateko ikuspegia (argazkia EuskalKultura.com)]

 [Hiriburu argentinarreko Lagun Onak abesbatzaren emanaldiko bideoa: 'Ama begira zazu' kantua (argazkia EuskalKultura.com)]

Abesbatzaren ondotik, txip aldaketa, Ruper Ordorika entzuteko. Euskal Herritik propio etorritako abeslari oñatiarrak publikoa hunkitu zuen bere musikarekin. Hasteko Atxagaren ‘Bertso berriak’ abestu zuen,  eta gero ‘Martin Larralde’ kanta eta ‘Ibaizabal’ bals-a , Joseba Sarrionandiarenak. Eñaut Etxamendiren ‘Ama zer duzu negarrez’ ere kantatu zuen Ordorikak. Berak idatzitako abestien artean, ‘Etzanda’ eta ‘Bihotz begiekin’. Abeslari euskaldunak, aspalditik Katalunian bizi den Dani Perez gitarra-jole argentinarrarekin konpartitu zuen agertokia.

 2009 Buenos Aires Liburu Azoka 002

[Ruper Ordorika Buenos Airesko Liburu Azokako Jorge Luis Borges aretoan kantari (argazkia EuskalKultura.com)]

Hautsi da anphora-ren egilea eta gero, txip aldaketa berriz ere, euskal dantzak ikusteko. Gaueko bederatziak aldera, Buenos Airesko 'Accion Vasca eta Emakume Abertzale Batza'-ko dantza taldeko dantzariek publikoa agurutu zuten, izan ere ohiko dantza batzuekin, tartean Aurresku, Ezpata Dantza, eta Txakolin,  Jose Gutierrez txistularia lagun.

[Buenos Airesko Laurak Bat-en egoitza duen "Euskal Ekintza eta Emakume Abertzale Batza"ko dantzariak aritu ziren azkenik. Bideoan, ezpatadantza dantzatzen (irudia EuskalKultura.com)]

Lotura interesgarriak

Buenos Airesko 35. Nazioarteko Liburu Azoka
www.el-libro.org.ar

Ruper Ordorikaren webgunea
www.ruperordorika.com

Pamiela argitaletxearen webgunea
www.pamiela.com

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia